Soule (jokoa)
Itxura

Soule, Frantziako Erresumako iparraldean, Normandia eta Pikardia eskualde historikoetan, zelai, baso eta landetan jokatzen zen pilota joko bat izan zen.
Zenbaitzuk gaur egungo futbola eta errugbiren aurrekaritzat dute.
Jokoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zurezko edo larruzko soule zeritzon pilota batekin jokatzen zen, hortik jokoaren izena. Pilota belar ondu edo zaldi ilez betea izaten zen, eta batzutan kanpoaldean artilezko ponpoiak zituen.
Jokoaren helburua pilota toki zehatz batera itzultzea zen, adibidez, etxe bateko sutegira.
Jendetza batek jokatzen zuen eta korrikaldi erraldoi batean zetzan, tartean jende pilaketa edo uztartzeez etena.