South Stream

Wikipedia, Entziklopedia askea
South Stream
Kokapena
Webgune ofiziala


South Stream (errusieraz: Южный Поток, bulgarieraz: Южен поток, serbieraz: Јужни ток/Južni tok, eslovenieraz: Južni tok, hungarieraz: Déli Áramlat, italieraz: Flusso Meridionale) Errusia Austria eta Italiarekin lotu behar zuen gasbide bat izan zen.

Gasbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siberiatik hasita, hodiek Itsaso Beltzaren azpitik Bulgariara igaro eta handik Austriara eta Italiara iristen zen. Ukrainatik edo Iparraldeko Itsasotik (North Stream) doazen gasbideen alternatiba zen[1].

Bertan behera uzteko erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduko lehen astean, Vladimir Putinek eta Gazpromek bertan behera utzi zuten egitasmoa[1].

Arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazoi teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Batzordeak oztopo asko jarri zizkion proiektuari, gasbidearen jabea eta gasaren jabea enpresa bera izatea, kasu honetan Gazprom, EBren legearen aurkakoa zelako[1].

Arrazoi politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruselak murriztu egin nahi zuen Errusiarekiko menpekotasuna eta ez zen beraz fio[1].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiak petrolioa eta gasa Txinara bideratzen aztertzen hasi zen eta Europa hegoaldeko lotura Turkia bidez egingo zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]