Soiuz 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soyuz 1» orritik birbideratua)
Soiuz 1
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRKK Energia
Historia
HurrengoaSoiuz 3
Espazio jaurtiketa 1967ko apirilaren 23a
Lurreratzea 1967ko apirilaren 24a
KudeatzaileaSobietar Batasuneko espazio programa
Honen parteSoyuz programme (en) Itzuli
Identifikazioa
Dei-kodeaРубин (Rubí)

Soiuz 1 (errusieraz Союз 1, euskaraz Batasuna 1) Sobietar Batasunaren Soiuz programaren lehenbiziko eskifaidun proba heladia izan zen. 1967ko apirilaren 23an Soiuz suziriarekin batera Baikonurreko kosmodromoan jaurtikia izan zen, bere bidaiari bakarra Vladimir Komarov komandantea izan zen.

Tragedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misioaren helburua oso konplexua zen, hegaldi guztia akats etengabe ugariz betea egon baitzen, azkenean amaiera esplorazio espazialaren atal dramatikoenatko batean amaituz. Kapsularen itzulerako jaitsieran paraxutak gaizki ireki eta 200 kilometro orduko abiaduran atmosferak eragindako marruskaduraren ondorioz sunsitu eta Lurran aurka talka egin zuen. Hori gutxi balitz, jada kapsula guztiz suntsitua lurgainalzalean zegoela, aurrez kapsula gediarazteko piztu ez ziren retrosuziriak piztu eta kapsulak su hartu zuen. Egoera dramatikoena, jada Komarev kapsula Lurraren aurka abiadura bizian talka egitera eta inongo itxaropen edo aukerarik gabe hiltzera zihoala ohartu eta irrati bidez azken emazteari ezken agurra eman zioenekoa da. Esamesen arabera, bere egoera etsigarriaren ondorioz sobietar agintarien aurkako biraoak ere aipatu omen zituen.

Komavoven gorpuaren hondakin zatiak erraustu eta Kremlingo mausoleoan heroi nazional gisa ehortziak izan ziren. Sobietar Batasuneko agintaritzak istripuaren inguruko xehetasunak ezkutatu nahi izan arren, polemika piztu zuen hegaldi eta heriotza izan zen. Gainera, gertakari hau sekretupean gordetzea ezinezkoa egin zitzaien, Turkian zeuden AEBetako irrati kontrolatzaileek Komarov eta sobietar irrati kontrolatzaileen arteko azken solasaldiak zur eta lur entzun baizituzten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]