Sozialismo liberal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sozialismo liberala printzipio liberalak barne hartzen dituen filosofia politiko sozialista bat da.[1] Sozialismo liberalaren helburua ez da kapitalismoa erabat deuseztatzea eta ekonomia sozialistarekin ordezkatzea;[2] aitzitik, ekonomia misto batekin bateragarria da, ekoizpen-bideen jabetza publikoa zein pribatua barne hartzen dituena.[3][4]

Nahiz eta sozialismo liberalak zalantzarik gabe merkatu-ekonomia bultzatzen duen, monopolio legal eta artifizialak kapitalismoaren benetako arazotzat hartzen ditu,[5] eta, beraz, liberalismo ekonomiko arautu gabeko laissez faireren edo neoliberalismoaren aurka dago erabat. Askatasunak eta berdintasunak bateragarriak eta elkarren mendekoak izan behar dutela uste du.

Ekialdeko Alemaniako Fronte Nazionalean, Alemaniako Alderdi Liberal Demokratikoak sozialismo liberala ordezkatu zuen ofizialki. Gainera, bere eragina bereziki nabarmena izan da Britainia Handiko eta Italiako politikan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gerald F. Gaus, Chandran Kukathas. Handbook of political theory. SAGE Publications, 2004. Pp. 420
  2. Ian Adams (1998). Ideology and Politics in Britain Today. Manchester University Press. pp. 127–. ISBN 978-0-7190-5056-5.
  3. Stanislao G. Pugliese. Carlo Rosselli: socialist heretic and antifascist exile. Harvard University Press, 1999. Pp. 99.
  4. Noel W. Thompson. Political economy and the Labour Party: the economics of democratic socialism, 1884-2005. Routledge, 2006. Pp. 60-61-
  5. Roland Willey Bartlett, Roland Willey Bartlett. The success of modern private enterprise. Interstate Printers & Publishers, 1970. Pp. 32.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.