Sozietate taldeaniztun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sozietate taldeaniztuna (ingelesez: joint venture) sozietate batek edo gehiagok batera kudeatzen duten sozietatea da. Zenbait enpresak helburu jakin bat lortzeko (ekonomikoa, finantzarioa, teknologikoa...) sortzen duten sozietate berria da. Enpresa sortzaileek enpresa berriaren kudeaketa elkartua egiten dute, hau da, erabaki guztiak enpresa sortzaile guztien artean hartzen dira, nahiz eta enpresa bakoitzak duen partaidetza desberdina izan. Horrela gerta dadin, enpresa sortzaile bakoitzak enpresa berriari dagokion edozein erabakiri ezetz esateko eskubidea izan behar du, eta sozietate taldeaniztunaren estatutuetan kudeaketa elkartua egin behar dela ezarri behar da.[1]

Ez dago elkarrekin jarduteko moduari buruzko eskakizunik. Enpresek lankidetza-kontratu bat sina dezakete (baita elkartze-kontratu bat ere), ABEEa eratu dezakete, edo baita bien partaidetza duen sozietatea ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Enpresa Kudeaketa Aurreratua] [2004]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.