Spaghetti western

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filma dekoratu bat Almerian

Western europarra, spaghetti western izenaz ere ezagunagoa, Western zinema generoaren azpigenero berezi bat da. 1960 eta 1970eko hamarkadetan modan egon zen, spaghetti westerna jada gainbehera zihoan arren. Film horietako gehienak konpainia italiar eta espainiarrek ekoiztu zituztenez, generoak laster jaso zuen spaghetti western izena (italo-western ingelesez) edo txorixo western, film espainiarrak zirenean. Gehienak, Espainiako Almerian filmatu ziren. Ospetsua da Tabernaseko Basamortua, bertan filmatu baitziren azpigenero horretako film handi asko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Western europar antzinakoena Kaliforniako enperadorea da (Der Kaiser von Kalifornien), 1936koa, Luis Trenkerrek zuzendua. Baina oso gutxi dira, genero honetako filmeetatik espainiarrak edo italiarrak ez direnak. Horiek nagusi zirenez, ironikoki laster bataiatuak izan ziren spaghetti western izen gutxiesgarriaz, baina film horetako batzuk begirunez tratatu ziren. Spaghetti westernaren ezaugarria estetika zikin baina liraina da; halaber, itxura batean, inongo moral izpirik ez duten pertsonaiak agertzen dituzte, gogorrak eta burugogorrak, Western amerikarreko klixe klasikoak baliatuz, mitoaren bidez estilo propio bat sortzeko. Istorioaren gaia mendekua da batik bat, eta mendeku horrek bultzaturik justizia egiteko asmoa duten pertsonaietan oinarritzen dira azpi-zinema genero horretako filmak.

Azken aldian, zuzendari amerikar askok zuzendu dituzte genero honetako filmak (Rápida y mortal, Tombstone, El asesinato de Jesse James por el cobarde Robert Ford...). Edo spaghetti westerna eta beste genero batzuk nahastu dituzte thrillerra edo dramazko zinema Quentin Tarantinoren filmean (Kill Bill).

Westernen saileko ekoizpena Europan, 1962an hasi zen, baina bi urte handik bi urtera, Sergio Leoneren Per un pugno di dollari filmarekin, ez zen masa genero bihurtu. Interes berezikoak dira Sergio Leonek zuzendutako dolarraren trilogiako hiru filmak 1964an, 1965an eta 1966an ekoiztuak. Hasiera batean, kritikak eragozpenak jarri zituen, gutxiesgarria izan zela ez esateagatik, eta hortik datorkio spaghetti western izena. Hala ere, urteen poderioz, genero berri bat zela onartu behar zuen, western amerikar tradizionaletik oinarrizko osagaiak hartzen zituena, baina oso modu jatorrizkoan liraindu eta berrantolatzen zituena, Hollywoodek, armak beste legerik ez zegoela, etengabeko "salbuespen egoera"n zeuden justiziari ona eta gaizkile gaiztoaren estereotipopean estali zituen alde kritikoetan arreta berezia jarriz.

1962 eta 1976 bitartean, Italia eta Espainian genero horretako 500 film egin ziren, kontuan izan beharreko kopurua, publikoaren eskari eztabaidaezina zegoela frogatzen duena. Egia esan, film horietako asko ez daitezke maisu lantzat jo baina gehienek maila tekniko-artistiko duina zuten, ekarpen nabariazk zeuzkaten musikaren eta diseinuaren arloan eta batzuk, berezko merituekin, europar zinearen historiara pasa dira; era berean, mundu osoko zine zuzendariengan eragina izan zuten.

Zine kritiko askoren iritziz, spaghetti westernak zinea egiteko modua aldatu zuen. Ordu arte, musika filmeetan (salbuespenak salbuespen) musika artisten ulermenera mugatuta zegoen. Esaten ohi denez, Ennio Morricone eta genero horretarako bere soinu bandek filmetako musika ezagutarazi zuten. Fenomeno horretatik abiatuta, jatorrizko soinu banda funtsezko osagai bihurtu zen akziozko eskenei indarra emateko: muntaia joko batekin batera, eskena banaka batzuej filmeko klimax uneetan bihurtzeko ibilgailutzat balio izan zuten.

Westerna Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpimarratzekoa da spaghetti westernak (edo txorixo westernak, modu gutxiesgarrian atzerriko kritikaren aldetik) egin zituzten espainiar zuzendari asko egon zela, garai hartan, Espainian, zinea industria baitzen. Beharbada, osperik gehien hartu zuena Rafael Romero Marchent izan zen, baina haren anaia Joaquin Luis Romero Marchentek westerna Espainian sartu zuen, 1950eko hamarkadan.

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ko hamarkada gaur egundaino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]