Spandau espetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Spandau espetxea
6th Inf Regt Spandau Prison 1951.jpg
Kokapena
Herrialdea Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinSpandau
Koordenatuak 52° 31′ 16″ N, 13° 11′ 07″ E / 52.521111111111°N,13.185277777778°E / 52.521111111111; 13.185277777778Koordenatuak: 52° 31′ 16″ N, 13° 11′ 07″ E / 52.521111111111°N,13.185277777778°E / 52.521111111111; 13.185277777778
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1876
Eraistea 1987
Tropen aldaketa espetxe aurrean.

Spandau espetxea Alemaniako Berlin hiriaren Spandau barrutian dagoen presondegi ospetsua da. Monumentu babestua da. 1876an eraiki zen eta 1987an bota zuten, azken preso nazia, Rudolf Hessk, bere buruaz beste egin ondoren. Neurri horrekin neonazien kultuko tokia bihurtzea sahiestu nahi zen. Gaur egun toki berean saltoki gune bat eraiki da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1876an eraikia Erdi Aroko estiloa imitatzen zuen, gaztelu baten itxura izanik. Adreilu gorriz egina zegoen. 500 preso gordetzeko eraiki zen. Bigarren Mundu Gerra ondoren, Nurenbergeko epaiketetan zigortutako zazpi buru-naziak bertan espetxeratu zituzten. Debekatuta zegoen eraikinari argazkiak egitea.[1][2]

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta espetxea Berlingo alde britaniarrean egon, haren kontrola lau pontentzia irabazleek txandatzen zuten: Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna.

Potentzia Hilabeteak
Flag of the United Kingdom.svg Erresuma Batua Urtarrila Maiatza Iraila
Flag of France.svg Frantzia Otsaila Ekaina Urria
Flag of the Soviet Union.svg SESB Martxoa Ekaina Azaroa
Flag of the United States.svg AEB Apirila Abuztua Abendua

Preso naziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbakia Izena Zigorra Kondena amaiera Kargua Hil zen data Alegazioak
1 Baldur von Schirach 20 urte 1966/10/01 Hitleriar Gazteriaren burua eta Vienako Gobernadorea 1974/08/08 Behin kondena beteta kaleratu zuten.
2 Karl Dönitz 10 urte 1956/10/01 Almirante Nagusia, 1943tik 1945ra Kriegsmarineren Buruzagitzan, Hirugarren Reicharen azken Presidentea, 1945an. 1980/12/24 Behin kondena beteta kaleratu zuten.
3 Konstantin Freiherr von Neurath 15 urte 1954/11/06 1932tik 1938ra Kanpo Harremanetako Ministroa, Bohemia eta Moraviako protektoratuaren burua 1939tik 1941ra. 1956/08/14 Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten.
4 Erich Raeder Bizi bitarteko espetxea 1955/09/26 Almirante Nagusia, 1943ko urtarrilaren 30 arte Kriegsmarineren Buruzagitzan, 1960/11/06 Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten.
5 Albert Speer 20 urte 1966/10/01 Armagintzako Ministroa eta Eraikuntza Inspektore Orokorra 1981/09/01 Behin kondena beteta kaleratu zuten.
6 Walther Funk Bizi bitarteko espetxea 1957/05/16 Ekonomia Ministroa, Reichsbanken Presidentea 1960/05/31 Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten.
7 Rudolf Hess Bizi bitarteko espetxea Espetxean hilda Adolf Hitlerren ondokoa 1941 arte 1987/08/17 Bere buruaz beste zuen.

1987ko abuztuan, berrogei urte espetxeratuta egon ondoren, Rudolf Hess hil zen. Urte horien erdiak espetxeko preso bakarra izan zen. Nahiz eta sarritan aipatu humanitario arrazoiengatik kaleratu zutela, sobietarren eta britaniarren aurkako jarrera azken une arte mantendu zen.[3]

Espetxeak bete zuen orubea.

Musika taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika talde ezagun batek, Spandau Ballet espetxearen izena hartu zuen taldearena sortzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spandau espetxea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spandau espetxea