Specialized

Wikipedia, Entziklopedia askea
Specialized
Datuak
Motanegozioa, enpresa eta bicycle manufacturing company (en) Itzuli
Jarduera sektoreabicycle industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaNational Bicycle Dealers Association (en) Itzuli
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaErantzukizun mugatuko sozietate
Historia
Sorrera1974
SorlekuaMorgan Hill (Kalifornia)
webgune ofiziala
Facebook: specializedbicycles Twitter: iamspecialized Instagram: iamspecialized Youtube: UCcrBtxD8xy2cxeXM7f-xihA Edit the value on Wikidata

Specialized Bicycle Components bizikleta eta hauentzako erabilgarriak diren tresnen fabrikatzaile amerikarra da.Fabrika Morgan Hillen dago,Kalifornian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Specialized, 1974. urtean sortu zuen Mike Sinyardek eta, hasiera batean, bere produkzioa errepideko bizikletara bideratu zuen bere modelurik hoberena (Allez), eta zikloturismoetan, berriz, Sequoia. Beranduago, 1981. urtean, konpainiak lehenengo mendi bizikleta sortu zuen, Stumpjumper izenekoa.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, bizikletak egiteaz gainera Specializedek hainbat osagai ditu txirrindularientzako: Maillotak, kaskuak, antiajuak... Eta bizikletetan bere modelo oso ezagun bat, Hardrocketik Hotrock umeentzako bizikletetara bitartean aukera ugari du. Bere modelurik onena S-Works seriekoak dira, bai errepide eta baita mendi bizikletan ibiltzeko ere.

S-Works[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Specialized S-Works Enduro

S-Works Specialized enpresaren barnean dagoen bereizketa bat da, 1992. urtean sortua. Beraien helburua kalitate handiko bizikletak egitea zen. Izena Skunk Worksetik dator. Hau, ezaguna da hegazkin militar sekretuak egiteagatik.

Horregatik, S-Works irudia kalitate handiko produktuek bakarrik daramate. Adibidez, "Tarmac Pro" eta S-Works subdibisioak egindako "TarmacPro" kuadruen artean azkenengo honek karbono zuntzak erabiltzen duena da.

Specialized zirkuitu profesionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenengo urteetan txirrindulari askok Spezialiced markako bizikletak erabiltzen dituzte.Team Gerolsteiner eta Quick Step-Innergeticek Tarmac modeloa erabiltzen dute, ingeleses errepide esan nahi duena. Gerolsteiner taldeak, Shimano konponenteak erabiltzen ditu eta Quick Step-Innergeticek, bitartean, Campagnolo etxean du konfiantza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]