Edukira joan

Species Plantarum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Species Plantarum
Jatorria
Egilea(k)Lineo
IzenburuaSpecies plantarum
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiabotanical nomenclature (en) Itzuli

Species Plantarum (euskaraz: «Landare espezieak») Lineo botanikari suediarrak idatzitako liburuetako bat da, 1753. urtean argitaratu zena[1]. Liburuaren laburdura Sp. Pl. da.

Garaiko landare espezie ezagun guztiak sailkatu ztuen generotan, nomenklatura binomiala erabiliz[2]. Landareen izendapen zientifikoaren hasieratzat jotzen da.

Liburua Laurentius Salviusek argitaratu zuen 1753ko maiatzaren 1ean Estokolmon. Bi bolumenetan atera zen[3]. 1762-1763an bigarren argitalpen bat izan zen eta hirugarrena, aldaera txikiekin, 1764an.

Lineo hil ondoren, Berlingo Lorategi Botanikoko zuzendaria zen Ludwig Willdenowek argitaratu zuen sei zatitan 1797 eta 1830 artean. Editio Quarto (laugarren edizioa) bezala argitaratu zen.[4]

Liburuaren garrantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nomenklatura binomiala botanikan aplikatu zen lehenengo argitalpena izan zen. Aurretik izendatu ziren landareen izenak ez dira egoki jotzen eta komunitate zientifikoak Species Plantarum liburuko sistema soilik onartzen du.

Lineok izendapen zientifikoaren ondoan espeziearen desribapen labur bat gehitu zuen.

Hiru ezaugarrik bihurtu zuten ezinbesteko liburu:

  • Garaian ezagunak ziren landare espezie guztiak izendatu zituen.
  • Sailkapen ierarkikoak bildu zituen espezie guztiak (espezie, genero, orden, klase) eta horrek asko errazten zuen landare baten identifikazioa.
  • Nomenklatura binomiala erabili zuen landareak izendatzeko.

Lehenengo edizioan 5.940 landare espezie izendatu ziren, Acalypha australis-etik Zygophyllum spinosum-era[5]. Lineok komentatu zuen gehienez ere 10.000 landare espezie izango zirela, gaur egun 400.000 ere izendatu dira, landare loredunak doilik kontutan hartuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Obra "L., Sp. Pl. (1753) Species Plantarum" [hoseito.com»] Plantas Silvestres de España (Noiz kontsultatua: 2025-03-01).
  2. (Ingelesez) Cullen, Katherine; Cullen, Katherine E.. (2006). Biology: The People Behind the Science. Infobase Publishing ISBN 978-0-8160-7221-7. (Noiz kontsultatua: 2025-03-01).
  3. (Ingelesez) Winston, Judith E.. (1999-11-04). Describing Species: Practical Taxonomic Procedure for Biologists. Columbia University Press ISBN 978-0-231-50665-6. (Noiz kontsultatua: 2025-03-01).
  4. «Botanicus.org: Caroli a Linné Species plantarum :» www.botanicus.org (Noiz kontsultatua: 2025-03-01).
  5. «Home» fmhibd.library.cmu.edu (Noiz kontsultatua: 2025-03-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]