Kuskus orbaindun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spilocuscus maculatus» orritik birbideratua)
Kuskus orbaindun
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaDiprotodontia
FamiliaPhalangeridae
LeinuaPhalangerini
GeneroaSpilocuscus
Espeziea Spilocuscus maculatus
E. Geoffroy 1803[1]
Banaketa mapa

Kuskus orbainduna (Spilocuscus maculatus) Spilocuscus generoko animalia da. Martsupialen barruko Diprotodontia ordeneko animalia da. Phalangerinae subfamilia eta Phalangeridae familian sailkatuta dago.

65 cm inguru luzea, gorputza eta burua arratoiarenaren antzekoak ditu, begiak aldiz hark baino handiagoak. Isatsa luze oratzailea du. Sabelaldeko ilea zuria du, gorputzaren gainerako aldeetakoa berriz zuri horixka eta orbain beltz gorrixketakoa. Australiako iparraldean, Ginea Berrian eta Moluka uharteetan bizi da. Hostoak eta fruituak jaten ditu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. E. Geoffroy. (1803). Cat. Mamm. Mus. Hist. Nat., 149 or..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]