Spirochaeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spirochaeta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaSpirochaetota
KlaseaSpirochaetia
OrdenaSpirochaetales
FamiliaSpirochaetaceae
Generoa Spirochaeta
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Spirochaeta generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, Spirochaetaceae familia barnean sailkatzen direnak. Familia honetako bakterioak helikoidalak dira, kortxo-kentzeko itxurakoak, finak, luzeak eta diametro txikikoak (irudia). Mugikorrak dira, baina haien mugimendua berezia da, flageloak ez baitaude bakterioaren kanpoaldean, zelula horma eta kanpo mintzaren artean baizik (endoflageloak). Horrek sugearen antzeko mugimendu bihurrikatzailea eragiten du, gainontzeko bakterioek ez dutena.

Genero honetako bakterio guztiak urtarrak dira, ur gazi edo gezatan bizi direnak. Batzuek eskakizun nutritibo oso zorrotzak dituzte eta ezin izan dira laborategian kultibatu (ez baitira hazkuntza-inguruneetan ondo hazten).

Batzuk anaerobio hertsiak dira, beste batzuk anaerobio fakultatiboak. Azken hauek oxigenoa dagoenean ohiko arnasketa aerobioa burutzen dute, eta oxigenorik ezean hartziduraren bidez metabolizatzen dituzte gluzidoak. Anaerobio hertsiak direnak ingurugiro hipoxikoetan bizi dira (uretako eremu sakonetan eta sedimentuetan, esaterako).

Genero honetako bakterioak ez dira patogenoak.

Spirochaeta batzuk termofiloak dira, eta badaude termiten hesteetan ere bizi direnak [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 538 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]