Spoofing

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Spoofing konputagailu-sareen arloan espioitza edo erabilpen maltzurrekin beste norbait ordezkatzeko teknika multzoak dira.


Norbait ordezkatzea modu askotan egin daiteke: sniffing bitartez pasahitza lortuz, pasahitzen fitxategiak apurtzen dituzten programak edo beste zenbait teknika erabiliz.

Spoofing motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spoofing barruan nortasunak faltsutzeko edozein teknika sartzen den arren, ondoren Spoofing mota nagusiak azalduko ditugu:

  • IP spoofing. Makina batetik datorren paketea, beste batetik datorrela pentsaraztean datza. Horretarako IP paketeko igorlearen IP helbidea aldatzen da. Babes neurria protokoloa zifratzea da. VPNaren kasuan tunel protokoloak erabiliz egiten da.
  • ARP spoofing. ARP taula ordezkatuz eginiko nortasun ordezkapena.
  • DNS spoofing. Domeinu izanaren ordezkapenean datza. Domeinu-izena eta IP bikotea aldatzen du. Honetarako DNS zerbitzariko datuak aldatu behar dira.
  • MAIL spoofing. Pertsona edo organizazio baten posta elektronikoa ordezkatzea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]