Sport

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sport (egunkaria)» orritik birbideratua)
Sport
Logo Sport.svg
Motakirolak
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaBartzelona
Formatuatabloide
ArgitaletxeaGrupo Zeta
Banaketa
Ekoizpen osoa158.820
Banatze-eremuaEspainia
Maiztasunaegunero
Salneurria1 €
Historia
ZuzendariaJoan Vehils

www.sport.es
Twitter: sport Telegram: ElDiarioSport_bot Edit the value on Wikidata

Sport kirolaren inguruan informatzen duen gaztelaniazko egunkaria da. Tiempo de hoy edo Interviú aldizkarien jabea den Grupo Zeta argitaratua, egoitza nagusia Bartzelonan du. Josep María Casanovasek sortua, lehen argitarapena 1979an izan zen. Azken EMG-aren datuei arabera 176.000 irakurle egunero ditu. 11. egunkari irakurriena da Espainian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sport egunkaria Bartzelonan argitaratu zen eta Josep María Casanovasek sortu zuen. Kioskoetan agertu zen lehen argitalpena 1979ko azaroaren 3a izan zen. Urte horretan, Bartzelonan El Mundo Deportivo eta El Dice izeneko bi kirol-egunkari bizi ziren. Egunkari honen izenak irakurketa bikoitza du: "sport", ingelesetik dator eta "kirola" esan nahi du.

Hasieratik bere nortasuna ezin hobeto markatu zuen egunkaria izan zen, teknologiaren erabileran konfiantza izatea erabaki baitzuen, eta horrek koloretako orrialdeak zituen Espainiako lehen egunkaria bihurtzea ekarri zuen, formatu hori ez baitzen batere ohikoa une hartan. Baina ez zen hori bakarrik izan bere izaera, baizik eta informazioa eta iritzia bateratzea ere.

Sport bere lehen argitalpenetik hamar urtera ustekabeko zerbait lortu zuen, El Mundo Deportivo bere lehiakide nagusiaren irakurle kopurua gainditzea. Baina garaipenak lortzen jarraitzeko, neurri asko hartu behar izan zituen, besteak beste, Zeta Taldeko kide izatea edo ez. 1992an hartu zuen egunkariak talde horretako kide izateko erabakia, eta hazkunde handia lortu zuen, argitalpen-ildoa aldatu beharrik gabe. Horren ostean, erdiko orrialdeetan koaderno bat sartzea erabaki zuten, erreportajeak, elkarrizketak, infografiak eta argazkiak biltzen dituen aldizkari bat balitz bezala.

Edukien azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkari Sportek honela banatzen ditu bere azalak: % 96,2 futbolari buruzko berriak dira, % 1 tenisari buruzkoak eta % 0,7 saskibaloiko albisteei buruzkoak. Horien arabera, egunkari honek garrantzi handiagoa ematen dio portadetan futbolari gainerako kirolei baino. Era berean, esan beharra dago Sport aldizkariko azalak eta lehiakide nazionalenak desberdinak direla, eta alderdi grafiko konkretu batzuk lortu ditu, unean uneko arreta bereganatzen dutenak. Baina gaur egungo azaletaraino iristeko, Sport egunkariaren goiburuek hainbat bilakaera izan dituzte, beti saiatu baitira beren formatua berriz diseinatzen.

Orain, kirol-egunkarietako azalen garrantzia ulertzeko, informazio-egunkarietako azalekin dauden aldeak ikusi behar dira. Ikusmenaren antolaketa aukeratzen duten informazio-egunkarien aldean, kirol-azalak ausartagoak dira irudiak erabiltzerakoan. Hori dela eta, Sport egunkariak tamaina ezberdinetako kolore eta irudi ugari ditu bere azaletan.

Bigarrenik, hizkuntzaren erabileran dagoen aldea dago. Kirol-kazetaritzak hizkuntza berriak sortu ditu ikuskizuna modu errazagoan merkaturatzeko. Kirol-egunkariek erabiltzen duten hizkera hori bereziki garrantzitsua da azaletan, eta horregatik da baliagarria lehen orrialde honetarako erabiliko diren hitzak edo esaldiak behar bezala aukeratzea. Laburbilduz, azalek jasotzen duten informazio-eskurapenaren garrantzi hori argi eta garbi ikus daiteke Sport egunkarian. Egunkari horrek irakurlea berehala atzematea lortzen du, atentzioa ematen duten kolore eta hitzen erabilerari esker.

Ildo editoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sportek eragin handia du Bartzelonako taldearen zaleen ahotsean. Gainera, orrialde ugari eskaintzen dizkio ekipo horri, eta une oro erabiltzen du blaugranen txantiloiaren jarraitzaileengandik hurbil dagoen hizkera.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetan zehar, Sportek lorpenak eta etsipenak izan ditu. EGMk bildutako datuek argi erakusten dute honako hauek izan zirela urterik onenak. 1984an, egunean 123.000 irakurle lortu zituen, bere lehen urteetan egoteko irakurle ugari. 1997an ere milioi erdi irakurle baino gehiago lortu zituen 555.000 irakurlerekin. 2004an 600.00 irakurle baino gehiago lortu zituen eta 2007an 625.000 irakurle. Baina 2010. urtea izango litzateke gakoa, orduan ikusiko bailitzateke argi eta garbi egunkari honen garaipena, 700.000 baino gehiago lortuz, 737.000 irakurle egunean.

Zuzendaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an Josep Prats izendatu zuten zuzendari, Joan Mª Batlle, Lluís Mascaró eta Miguel Ricok hartu zuten zuzendaritza ondokoa. 2007ko urriaren 5ean kirol-egunkaria argitaratzen duen enpresak izendatu zuen zuzendari berria Joan Vehils (Bartzelona, 1965). Zeta Taldeari lotua 1992tik, Kiroletako erredaktore buru gisa sartu zenetik, Antena 3TVn Bartzelonan. 1998an egunkariko kanpo harremanetarako zuzendari izendatu zuten.

Gaur egun Josep Mª Casanovasek egunkarian jarraitzen du aholkulari editorial gisa. A Joan Vehilsek Ernest Folch zuzendari karguan jarraitu zion 2016ko otsailean. Folch Aurretik Ediciones B. argitaletxeko zuzendari editoriala izan zen. Gaur egun Lluís Mascaró eta Xavier Ortuño irakaslea UABn aritzen dira zuzendari moduan.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alcoba, A. (1999). La prensa deportiva: tratamiento inédito sobre el género específico del deporte, y cómo hacer una publicación deportiva ideal. Madrid: Instituto Universitario Olímpico de Ciencias del Deporte.
  2. Berasategui, M.a L. (2000). Datos para la historia de la prensa deportiva en Cataluña. Revista General de Información y Documentación