Edukira joan

Springmartingo gudua

Springmartingo gudua
Irudi
Mapa
Motagudua
Honen parte daIpar Irlandako gatazka eta Operation Banner (en) Itzuli
Denbora-tarte1972ko maiatzaren 13a - 1972ko maiatzaren 14a
KokalekuBelfast
HerrialdeaErresuma Batua
Koordenatuak54°36′N 6°00′W / 54.6°N 6°W / 54.6; -6
Parte-hartzaile

Springmartingo gudua, 1972ko maiatzaren 13 eta 14 artean, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Belfast hirian Britainiar Armada, Behin-behineko IRA eta Ulsterko Boluntarioen Indarrak (UVF) parte hartutako kale-gudu bat izan zen, Ballymurphy auzo katolikoa era Springmartin auzo protestantearen artean.

Bortizkeria Ulstergo loialistek nagusiki bezero irlandar nazionalista eta katolikoez lepo zegoen Ballymurphy auzoko taberna baten aurrean bonba-auto bat eztandarazi zutenean hasi zen. Ondoren, UVFko 3 frankotiratzaileek tabernatik onik ateratzea lortu zutenen aurka tiro egin zuten.

Honek istilu izugarriak eragin eta gau osoz eta hurrengo egunean ere bertako IRAren unitateetako kideak Britainiar Armadako soldaduen eta UVFko kideek aurka borrokatu ziren.

Bortizkeriaren ondorioz 7 pertsona hil ziren: 5 herritar (4 katoliko eta protestante 1), britainiar soldadu 1 eta IRAren Gazte Saileko kide 1.