Square One

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Square 1

Square One, Rubiken kuboaren motako buruhausgarri bat da. Baina, halako beste buruhausgarrietatik bereizten duena, bere mozketen formaren ondorioz, biratzerakoan formaz aldatzen dela da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Square One buruhausgarria, Karel Hršel eta Vojtěch Kopskýk asmatu zuten 1990 inguruan. Patente eskaria, Txekoslovakian, 1990eko azaroak 8an egin zen eta 1992ko urriak 26an onartua izan zen, CS 277266 B6 zenbakiarekin. AEBetan, 1993ko martxoak 16an patentatua izan zen, US 5.193.809 zenbakipean. Kuboaren diseinua ere patentatua izan zen, D340.093 zenbakiarekin, 1993ko urriak 5ean.

Jainkoaren algoritmoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, Mike Masonjonesek, Square One buruhausgarriarentzako Jainkoaren algoritmoa kalkulatu zuen. Buruhausgarriaren posizio bakoitza, gehienez ere, 13 bira eginez ebatzi daitekeela frogatu zuen (12, erdiko geruza kontutan hartzen ez bada). Jarraian, buruhausgarria ebazteko n birak behar dituzten p posizio kopurua laburbiltzen da.

n p
0 1
1 64
2 1.153
3 17.050
4 235.144
5 3.091.458
6 38.893.230
7 452.031.138
8 4.459.167.504
9 33.671.064.770
10 149.502.310.936
11 183.662.070.768
12 63.945.120.032
13 157.452.752
Guztira 435.891.456.000

Antzerako beste buruhausgarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]