Sremska Mitrovica
- Artikulu hau Serbiako Srem eskualdeko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mitrovica (argipena)».
Sremska Mitrovica Сремска Митровица | ||
---|---|---|
giza kokalekua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Serbia | |
Autonomous province of Serbia | Voivodina | |
Serbiaren banaketa administratiboa | Srem District | |
Municipalities and cities of Serbia | Sremska Mitrovica Municipality | |
Izen ofiziala | Сремска Митровица | |
Jatorrizko izena | Сремска Митровица | |
Posta kodea | 22000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 44°58′12″N 19°36′45″E / 44.97°N 19.6125°E | |
Azalera | 48 km² | |
Altuera | 82 m | |
Demografia | ||
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 022 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Banja Luka, Nevers eta Dunaújváros (en) | |
Matrikula | SM | |
sremskamitrovica.org |
Sremska Mitrovica (serbieraz: Сремска Митровица) Srem eskualdeko hiria da, Serbiako Voivodina probintzia autonomoan. Sava ibaiaren ibarrean dago kokatua. Hiriak berak 37.751 biztanle ditu (2011ko datua), baina udalerriaren biztanleria osoa 79.940 lagunekoa da.
Antzinako hiria da, Erromatar Inperioaren garaian Sirmium zeritzon, eta Tetrarkiaren aroan bereziki hiri inportantea izan zen: 294an Inperioko lau hiriburuetako bat bilakatu zen.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristo ondorengo 12. mendean, Sirmium izen zaharra aldatu zitzaion, eta Civitas Sancti Demetrii izenarekin agertzen hasi zen agirietan, Demetrio Deunaren Hiria, alegia. Eslaviar hizkuntzaren garapenean, izen hartatik eratorri ziren Dmitrovica lehenbizi, eta Mitrovica ondoren. Gaur egunean Sremska Mitrovica esaten bazaio, beste Mitrovica ezagun batetik, Kosovokotik, bereizteko da. Srem-eko Mitrovica da beraz Sremska Mitrovica, Srem inguruko eskualdearen izena izanik, Erromako Inperioko Sirmia zena.
Vojvodina eskualdean ofizialtasun neurri bat duen hungarieraz bezala Szávaszentdemeter edo Mitrovica deritzo hiriari, nahiz eta hiri zehatz honetan, gutxiengo hungariarra oso txikia den (%1),
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Sremska Mitrovica (1981–2010, muturrekoak 1961–2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.8 | 23.7 | 28.9 | 31.4 | 34.8 | 36.8 | 40.7 | 39.4 | 37.6 | 30.2 | 25.0 | 22.0 | 40.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.6 | 6.5 | 12.5 | 18.0 | 23.4 | 26.1 | 28.3 | 28.4 | 23.7 | 18.3 | 10.5 | 4.8 | 17.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.1 | 1.6 | 6.4 | 11.8 | 17.2 | 19.9 | 21.5 | 21.2 | 16.6 | 11.7 | 5.8 | 1.4 | 11.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.1 | -2.5 | 1.2 | 5.9 | 10.9 | 13.7 | 15.0 | 14.8 | 10.9 | 6.7 | 2.2 | -1.6 | 6.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -29.5 | -22.5 | -17.3 | -7.8 | -0.3 | 3.0 | 6.4 | 5.8 | -2.0 | -6.0 | -13.5 | -21.3 | -29.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 37.9 | 29.2 | 40.4 | 48.4 | 56.2 | 84.4 | 61.6 | 52.8 | 50.3 | 54.6 | 52.8 | 45.6 | 614.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 12 | 11 | 11 | 12 | 12 | 12 | 10 | 9 | 10 | 9 | 12 | 13 | 133 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 7 | 7 | 3 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 6 | 26 |
Eguzki orduak | 62.5 | 104.3 | 156.6 | 189.2 | 250.6 | 264.0 | 292.7 | 279.8 | 190.0 | 153.2 | 89.5 | 48.7 | 2081.1 |
Hezetasuna (%) | 87 | 81 | 73 | 69 | 68 | 71 | 71 | 71 | 75 | 78 | 85 | 88 | 76 |
Iturria: Serbiako Errepublikako Zerbitzu Hidrometeorologikoa[1] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Serbieraz) Serbiako Errepublikako Zerbitzu Hidrometeorologikoa. Datuak 1981 - 2010. .