Sruti Mohapatra
| Sruti Mohapatra | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Cuttack (en) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | odia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Utkal University (en) |
| Hizkuntzak | odia |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Social Service (en) |
Sruti Mohapatra (odiaz: ଶୃତି ମହାପାତ୍ର; Cuttack, 1963ko urriaren 19a) pertsona desgaituen inklusioan aditu indiarra da, hezkuntza inklusiboan eta hondamendien kudeaketa eta plangintza inklusiboan espezializatzen dena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sruti Mohapatra 1963an jaio zen.[1] Bhubaneswarren bizi da, Indiako Odisha estatuko hiriburuan.[2] 1987an, Indiako Administrazio Zerbitzuko ofizial izan nahi zuen, Batasuneko Zerbitzu Publikoaren Batzordearen azterketa gainditu ondoren, baina bizkarrezur-muina lesionatu zuen auto istripu batean.[1] Orduz geroztik gurpil-aulkia erabiltzen du eta pertsona desgaituen eskubideen alde borrokatzen da.[2] Odishako Haurren Eskubideen Babeserako Batzordeko presidentea izan da eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Batzorde Nazionaleko kidea da.[3]
2009an, beste aktibista batzuekin batera, Puriko Jagannath tenplua gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzat irisgarria izan zedin lortu zuen.[4] COVID-19 pandemiaren garaian, Odishako haur desgaituen % 43k eskola uzten ari zirela ohartarazi zuen.[5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean, Mohaptrak Benetako Heroien Saria jaso zuen.[1] 2022ko Emakumeen Nazioarteko Egunean, Ram Nath Kovind presidenteak 2021eko Nari Shakti Puraskar saria eman zion.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Baral, Maitree. «'Disability' Rendered Her Unsuitable For IAS: Meet Sruti Mohapatra, Crusader For People With Disabilities» NDTV 2017-11-06 (kontsulta data: 2025-11-01).
- ↑ a b (Ingelesez) «Sruti Mohapatra Gives The Disabled Opportunities She Never Had» Outlook India 2022-02-05 (kontsulta data: 2025-11-01).
- ↑ a b (Ingelesez) Juneja, Tannuka. «President Presents Nari Shakti Puraskar for the Years 2020, 2021» Tatsat Chronicle Magazine 2022-03-08 (kontsulta data: 2025-11-01).
- ↑ (Ingelesez) Mahapatra, Sampad. «Temple for special people» NDTV 2009-10-28 (kontsulta data: 2025-11-01).
- ↑ (Ingelesez) «43 lakh disabled students across states may drop out, unable to cope with e-education» The Times of India (ANI) 2020-07-25 (kontsulta data: 2025-11-01).