Edukira joan

St Andrewseko gaztelua

Koordenatuak: 56°20′32″N 2°47′24″W / 56.342181°N 2.790056°W / 56.342181; -2.790056
Wikipedia, Entziklopedia askea
St Andrewseko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFife
Koordenatuak56°20′32″N 2°47′24″W / 56.342181°N 2.790056°W / 56.342181; -2.790056
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1200
JabeaHistoric Environment Scotland (en) Itzuli
KudeatzaileaHistoric Environment Scotland
KomisarioaRoger de Beaumont (en) Itzuli
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

St Andrewseko gaztelua (ingelesez: St Andrews Castle) Eskoziako St Andrews udalerrian dagoen gaztelu bat da, hondarretan aurkitzen dena. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar itsasoaren ertzeko harkaitz batean eraiki zuten gaztelua 1200 urtearen inguruan. St Andrewseko apezpikuen boterea babestea zuen helburu. Eskoziako Independentzia Gerretan sarritan erasotua, kaltetua eta berreraikia izan zen, eta eskoziarren eta ingelesen eskuetan txandakatu zen. 1400 eta 1401 artean Walter Trail apezpikuak berreraiki zuen gaur egungo eraikinaren oinarria finkatuz.

XV mendean hainbat eskoziar aipagarrik denboraldiak pasa zituzten bertan, hala nola Jakobo I.a Eskoziakoa erregeak, St Andrews Unibertsitatea fundatu zuen Henry Wardlaw apezpikuak eta Jakue II.aren aholkularia izan zen James Kennedy apezpikuak. Jakue III.a erregea bertan jaio zen. Mende horretan pertsona garrantzitsuentzako gartzela ere izan zen.

XVI mendeko Eskoziar Erreforman ere zeresan handia izan zuen eta gazteluaren harresiak moldatu egin ziren artileria astuna ezartzeko. Bertan babestu ziren protestanteak eta Eskoziako lehenengo kongregazio protestantea ere bertan sortu zen. Ondorengo setioan oso kaltetua gertatu zen eta bere funtzioa galdua zuela ikusita 1656an bertako harriekin eraikin berriak egiteko baimena eman zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]