St Andrewsko Old Course

Koordenatuak: 56°21′05″N 2°48′58″W / 56.351484°N 2.816147°W / 56.351484; -2.816147
Wikipedia, Entziklopedia askea
St Andrewsko Old Course
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFife
Koordenatuak56°21′05″N 2°48′58″W / 56.351484°N 2.816147°W / 56.351484; -2.816147
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1552 (egutegi gregorianoa)
Kirolagolfa

St Andrewsko Old Course (ingelesez: Old Course at St Andrews) Eskoziako St Andrews herriko golf zelaia da, munduko zaharrenetakoa, eta "golfaren sorlekua" kontsideratzen dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV mendearen hasieratik jokatu izan da golfean eremu honetan baina 1457an Jakue II.a Eskoziakoak debekatu egin zuen kirol honetan aritzea. Jakue IV.a ordea oso golfzalea zen eta 1502an debekua bertan behera utzi zuen. 1552an John Hamilton artzapezpikuak St Andrewseko herritarrak joka zezaten golf zelaia eraiki zuen, St Andrewsko Old Course.

1754an Society of St Andrews Golfers ("St Andrewseko golflarien elkartea) eratu zuten 22 zalek, nobleek, irakasleek eta lurjabeek. 1797an ordea porrot ekonomikoa izan zuten eta udaletxeak zelaiak untxien hazkuntzarako erabiltzeko baimena eman zuen. Golfzaleen eta untxi haztaileen arteko borroka eta istiluak izan ziren hurrengo 20 urtetan, azkenean 1821ean James Cheape of Strathtyrum glofzaleak eremua erosi zuen. 1850 hamarkadan 18 zulotako zelaia diseinatu zuten Daw Anderson eta Tom Morris "zaharra" golflariek. Aurretik 22 zulotako zelaiak izaten ziren baina St Andrewsekoa erreferentzia bihurtu zen munduko zelai guztietarako.

1873tik aurrera The Open Championship lehiaketa jokatzen da, munduko zaharrena. Aipagarria da 17. zuloa, The Road Hole izenaz ezagutzen dena. Berezitasun batzuk baditu: Jokalariek ez dute zuloa zuzenean ikusten, greenaren aurrean hareazko oztopo arriskutsua du (Road Bunker) eta greenaren atzean trenbidea eta harrizko horma ditu.

The Open Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuko Golf Irekia (The Open Championship) St Andrewsko Old Course zelaian jokatzen da gutxi gorabehera bost urtean behin. 1873 eta 1891 artean bi itzuli jokatzen ziren eta 1895etik aurrera lau itzuli.

Urtea Irabazlea Kolpeak
1873 Eskozia Tom Kidd 179
1876 Eskozia Bob Martin 176
1879 Eskozia Jamie Anderson 169
1882 Eskozia Bob Ferguson 171
1885 Eskozia Bob Martin 171
1888 Eskozia Jack Burns 171
1891 Eskozia Hugh Kirkaldy 166
1895 Ingalaterra J.H. Taylor 322
1900 Ingalaterra J.H. Taylor 309
1905 Eskozia James Braid 318
1910 Eskozia James Braid 299
1921 EskoziaAmeriketako Estatu Batuak Jock Hutchison 296
1927 Ameriketako Estatu Batuak Bobby Jones 285
1933 Ameriketako Estatu Batuak Denny Shute 292
1939 Ingalaterra Dick Burton 290
1946 Ameriketako Estatu Batuak Sam Snead 290
1955 Australia Peter Thomson 281
1957 Hegoafrika Bobby Locke 279
1960 Australia Kel Nagle 278
1964 Ameriketako Estatu Batuak Tony Lema 279
1970 Ameriketako Estatu Batuak Jack Nicklaus 283
1978 Ameriketako Estatu Batuak Jack Nicklaus 281
1984 Espainia Severiano Ballesteros 276
1990 Ingalaterra Nick Faldo 270
1995 Ameriketako Estatu Batuak John Daly 282
2000 Ameriketako Estatu Batuak Tiger Woods 269
2005 Ameriketako Estatu Batuak Tiger Woods 274
2010 Hegoafrika Louis Oosthuizen 272
2015 Ameriketako Estatu Batuak Zach Johnson 273
2022 Australia Cameron Smith 268

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]