Stabat Mater (ereserkia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stabat Mater (ereserkia)
Jatorria
Sortzailea(k)Jacopone da Todi
Egilea(k)Jacopone da Todi
IzenburuaStabat Mater dolorosa
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkigintza
Hizkuntzalatina

Stabat Mater XIII. mendeko ereserki kristaua da, Andre Mariari dedikatua. Jesus gurutziltzatzean haren ondoan ama gisa izandako sufrimendua islatzen du latinezko testua. Haren egilea Jacopone da Todi fraide frantziskotarra dela uste da, baina Inpzentzio III.a aita santua ere egiletzat jo izan dute.[1][2][3] Titulua bere lehen lerrotik dator, Stabat Mater dolorosa mingarritik, "han dago ama minez" esan nahi duena.[4] Stabat Mater ezaguna zen jada XIV. mendearen amaieran.[5]

Artean, lerro hauek sortu duten errepresentazio ikonografikoa oso ezaguna da, Ama Doloreetakoaren beste adbokazioekin batera (Pietà zein Mariaren zazpi nekeak).

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himnoa liturgian abesten da Andre Maria Doloretakoaren elizkizunetan. Berezko musika (baldin bazeukan) ez da ezagutzen, baina konpositore askok jarri diote musika Stabat Materri. Horien artean, Giovanni Pierluigi da Palestrina, Antonio Vivaldi, Franz Schubert, Franz Liszt, Antonín Dvořák, Giuseppe Verdi edo Julia Perry. Euskal Herrian Felipe Gorriti nafarrak sortu zuen bertsio bat[6].

Testua eta itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu originala latinez idatzi zen. Euskarazko itzulpen batzuk ezagutzen dira. Arantzazuko artxiboan Hondarribiko Kaputxinoa delako batek idatzia gordetzen da[7], Jose Inazio Aranak Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zuen bat 1884an[8], Juan Arana Loramendik idatzi zuen beste bat 1925ean[9].

Honako testu latinoa 1853ko brebiario batekoa da.[10] Eta euskarazko testua Aranarena da, 1884koa. Hiru lerroko ahapaldiak ditu originalak, errima lehen bi lerroetan doalarik, baina ikus nola Aranak kopla handiak osatu zituen, euskal bertsokera tradizionalekoak, itzuli zuenean:

1.
Stabat mater dolorósa
juxta Crucem lacrimósa,
dum pendébat Fílius.

2.
Cuius ánimam geméntem,
contristátam et doléntem
pertransívit gládius.

3.
O quam tristis et afflícta
fuit illa benedícta,
mater Unigéniti!

4.
Quae mœrébat et dolébat,
pia Mater, dum vidébat
nati pœnas ínclyti.

5.
Quis est homo qui non fleret,
matrem Christi si vidéret
in tanto supplício?

6.
Quis non posset contristári
Christi Matrem contemplári
doléntem cum Fílio?

7.
Pro peccátis suæ gentis
vidit Jésum in torméntis,
et flagéllis súbditum.

8.
Vidit suum dulcem Natum
moriéndo desolátum,
dum emísit spíritum.

9.
Eja, Mater, fons amóris
me sentíre vim dolóris
fac, ut tecum lúgeam.

10.
Fac, ut árdeat cor meum
in amándo Christum Deum
ut sibi compláceam.

11.
Sancta Mater, istud agas,
crucifíxi fige plagas
cordi meo válide.

12.
Tui Nati vulneráti,
tam dignáti pro me pati,
pœnas mecum dívide.

13.
Fac me tecum pie flere,
crucifíxo condolére,
donec ego víxero.

14.
Juxta Crucem tecum stare,
et me tibi sociáre
in planctu desídero.

15.
Virgo vírginum præclára,
mihi iam non sis amára,
fac me tecum plángere.

16.
Fac ut portem Christi mortem,
passiónis fac consórtem,
et plagas recólere.

17.
Fac me plagis vulnerári,
fac me Cruce inebriári,
et cruóre Fílii.

18.
Flammis ne urar succénsus,
per te, Virgo, sim defénsus
in die iudícii.

19.
Christe, cum sit hinc exire,
da per Matrem me veníre
ad palmam victóriæ.

20.
Quando corpus moriétur,
fac, ut ánimæ donétur
paradísi glória.

Amen.[11]

Negar isurtzen Gurutz-ondoan
Ama minduraz-betea
Zegoan larri, an ikusirik
Zinzillik bere Semea.

Bere anima garrasi-inziriz
Tristura penen dardarak
Erdibi-zuben oso-ta-bizi
Miñ-gorriyaren ezpatak.

¡¡O zen tristea, minberatuba
Egon zan Ama dontsua,
Eman ziguna berea zuben
Seme bakar ta Jainkua!!

Bada zegoan Ama gasoa
Barruba miñez kiskaltzen,
Semearenak zitzaizkalarik
Begi aurrean azaltzen.

¿Zeñ da gizona, negar isurtzen
Berez egungo etzana,
Ikusi balu añ zori-gaitzez
Kristoren Ama laztana?

¿Nor ez da bada kupiratuko
Malkoz begiyak bustirik
Begiratzean Kristoren Ama
Bere Semeaz aiñ miñik?...

Ikusi zuben Jesus, erriyen
Pekatu danaz zamatzen,
Eta beregaiñ millaka-miñantz
Ta zigorrada zartatzen.

Ikusi zuben Seme-gozoa
Eriyotzaren mendean,
Minbera-larriz bere Aitari
Izpirituba-ustean.

Bai, ¡Ene Ama amorezkoa!
Kupira-biziz-beterik,
Negar egiten lagun nazazu
Zure miñ oyek sentirik.

Lagun-nazazu nere biotza
Jainko amorezz erretzen,
Kristoren asmo Jaungoikozkoak
Atsegiñ andiz betetzen.

¡Ama Donea! Gurutziltzatu
Zanaren miñantz zorrotzak
Nigan-ezarri, josita gorde
Ditzan neronen biotzak.

¡Zure Semea da ainbeste pena
Nigatik artu zubena!
Parti-itzatzu nerekiñ, Ama;
Ni naiz merezi nubena.

Gurutztatuba gure amorez
Dagon Jesus-en oñetan,
Lagun negarrez-egoten, nere
Biziko egun-danetan.

Gurutz-ondoan zutik zurekiñ.
Lagun egiten jartzen,
Eta irautea ortse negarrez.
Da nere borondatea.

¡Donzella goyen ta argidotarra!
Ez izan neri, ez, latza;
Lagun isurtzen zure ondoan
Negar-ots samiñ garratza.

Lagun ikusten Kristo-k iltzean
Nigatik zenbat daraman,
Jakin dezadan bere antzera
Nola miñ danak eraman.

Bere zauriaz ni zauriturik,
Bere gurutzez josiya,
Egiñ zuk, Ama, Bere odolez
Ni agernadiñ garbiya.

Betiko-sutik libratu nadiñ
Azken-egungo trantzean,
Izan zaite zu gordetzallea,
Birjiña nere aldean.

¡Kristo Jainkoa! mundu ontatik
Irtetekoa naizala;
Garai-sarira gora nazazu,
Ama-bitarte dedala.

Eta gorputza ill ondorean,
Nere anima gaisoa,
Zurekiñ eta Birjiñarekiñ
Paradisura bijoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Stabat Mater» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-18 data duen 1088472586 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Sabatier, Paul Life of St. Francis Assisi Charles Scribner Press, NY, 1919, page 286
  2. The seven great hymns of the Mediaeval Church by Charles Cooper Nott 1868 ASIN: B003KCW2LA page 96
  3. p. 574, Alighieri, Durling, Martinez (2003) Dante, Robert M., Ronald L. Oxford The Divine Comedy of Dante Alighieri: Purgatorio Volume 2 of The Divine Comedy of Dante Alighieri Oxford University Press. "The Stabat Mater by the Franciscan Jacopone da Todi."
  4. Stabat Mater, Volume 68 by Girolamo Abos, Joseph Vella Bondin 2003 ISBN 0-89579-531-0 page xviii
  5. Txantiloi:Catholic
  6. «Felipe Gorritiren musika eskura - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  7. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arantzazuko artxiboko bertsopaperak - Biblioteca - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  8. Arana, Jose Inazio. (1884). «Ama Birjina Gurutzepean (Stabat Mater)» Bertso eta Olerkien hemeroteka - www.armiarma.eus (Euskal-Erria) (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  9. (Gaztelaniaz) VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. (2007-11-23). «Juan Arana, Loramendi: cien años» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  10. «Stabat Mater Dolorosa and Speciosa» The Ultimate Stabat Mater Website.
  11. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]