Stade Toulousain
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) |
La Vierge Rouge ("Birjina Gorria") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | Tolosa (Okzitania) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1907 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia |
Stade Ernest-Wallon (Edukiera: 19.000) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2018-19 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.stadetoulousain.fr | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Stade Toulousain Frantziako Okzitania eskualdeko Tolosa hiriko errugbi taldea da. Frantzia nahiz Europako talde garrantzitsuenen artean dago, Frantziako Liga gehien eta Heineken Kopa gehien berak irabazi dituelarik.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX mendearen bukaeran hasi zen errugbia Toulousen jokatzen baina unibertsitateko taldeak bakarrik sortu ziren. 1907an Stade Toulousain eratu zen. Hasieratik lortu zuen Frantziako liga irabaztea, eta 1920. hamarkadan herrialdeko nagusi bihurtu zen bost lga irabaziz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Liga bat eta bi kopa lortu zituen.
Hurrengo hamarkadetan maila apalagoan ibili zen 1969ko bigarren postua da emaitzarik aipagarriena.
1984an Frantziako hirugarren kopa lortu zuen eta ordutik aurrera "urrezko aroari" eman zion hasiera. 1986an Kluben arteko Munduko Txapelketa antolatu zen eta berak irabazi zuen. Txapelketa honek ez zuen jarraipenik izan. 1996an Heineken Kopa sortu zen eta Stade Toulousain izan zen lehenengo txapelduna. Dagoeneko lau txapelketa irabazi ditu, beste inork baino gehiago.
2010 hamarkadan hiru liga berri eskuratu ditu.
Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Europako Txapeldunen Kopa:
- Txapelduna (4): 1996, 2003, 2005, 2010.
- Finalista (2): 2004, 2008.
- Top 14 Liga:
- Txapelduna (20): 1912, 1922, 1923, 1924, 1926, 1927, 1947, 1985, 1986, 1989, 1994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2001, 2008, 2011, 2012, 2019.
- Bigarrena (8): 1903, 1909, 1921, 1969, 1980, 1991, 2003, 2006.
- Yves du Manoir Kopa:
- Txapelduna (8): 1934, 1946, 1947, 1984, 1988, 1993, 1995, 1998.
- Finalista (4): 1949, 1971, 1984, 1985.
- Kluben munduko errugbi txapelketa:
- Txapelduna (1): 1986.
Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maxime Médard (1986-), Frantziako errugbi selekzioko errugbilaria ere bada.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Stade Toulousain taldeko webgune ofiziala (Frantsesez)
- Parisko Stade Toulousain taldeko zaletuen webgunea (Frantsesez)
2019-20ko Frantziako errugbi txapelketako taldeak | ||
---|---|---|
Agen • Aviron Bayonnais • Bordeaux Bègles • Brive • Castres • Clermont Auvergne • Lyon • Montpellier • Racing 92 • Section Paloise • Stade Français • Stade Rochelais • Toulon • Tolosa |