Stan Getz
| Stan Getz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Stanley Gayetsky |
| Jaiotza | Filadelfia, 1927ko otsailaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Malibu, 1991ko ekainaren 6a (64 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | James Monroe High School (en) Herman Ridder Junior High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | saxofoi-jotzailea, jazz musikaria eta musikagilea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Stan Getz Quartet |
| Genero artistikoa | jazza Bebopa |
| Musika instrumentua | tenor saxophone (en) saxofoia |
| Diskoetxea | Roost Records (en) |
| stangetz.net | |
Stanley Gayetzky, ezagunagoa Stan Getz edo soilik Stan gisa (Filadelfia, 1927ko otsailaren 2a - Los Angeles, 1991ko ekainaren 6a), estatubatuar saxofoi-jotzailea izan zen, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa bat, jazzean ez ezik, pop musikan ere eragina izan zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiar etorkinen semea zen. Oso gazterik hasi zen saxoa jotzen, eta 1943rako profesional gisa jotzen zuen New Yorken. Harrezkero, garrantzi handiko bandetan jardun zuen, besteak beste, Jimmy Dorsey eta Benny Goodmanen taldeetan.
1940ko hamarraldiaren amaieran, bakarka hasi zen diskoak grabatzen. 1950ean, zenbait talderekin aritu ondoren, Verve etxearentzat hasi zen lanean, eta Lionel Hampton edo Dizzy Gillespieren mailara iritsi zen. Gillespierekin grabatu zuen, hain zuzen ere, Diz And Getz, bere disko ezagunenetako bat.
1956an The Steamer argitaratu zuen, eta handik bi urtera, Europara aldatu. Haren bigarren aldia hasi zen artean, Desafinado diskoarekin (1962). Bigarren aldi horretan, bossa novaren bideari ekin zion, urte hartan bertan egin zuen Jazz Samba lanak erakusten duenez. Disko harekin arrakasta handia lortu zuen, eta 1964an, beste disko bikain bat grabatu zuen: Getz-Gilberto.
1970eko hamarraldian hainbat jazz-jotzailerekin elkarlanean jardun zuen, Chick Corearekin, besteak beste; hala ere, tarteka bakarkako diskoak argitaratu zituen, adibidez, zuzeneko diskoa 1977an eta The Dolphin 1981ean.
1980ko hamarraldiaren amaieran, minbizia diagnostikatu zioten, baina ez zuen musika alde batera utzi, alderantziz baizik. 1990ean Apasionado grabatu zuen, bere saxoaren doinu epel eta intimoa nabari ageri duena, eta ondoren Anniversary (1990) eta Serenity (1991).
Hil ondoren argitaratu zen haren azken diskoa, People Time, 1991ko ekainean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Stan Getzen webgune ofiziala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.