Edukira joan

Stand-up

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ane Lindane aktore, umoregile eta bakarrizketagilea, stand-up egiten duten euskalerritar ospetsuenetarikoa.
B.J. Novak estatubatuar umorista, stand-up egiten.

Stand-up komedia genero bat da, non aktore eta umorista zuzenean zuzeneko audientzia batera zuzentzen den.[1] Komiko bakar batez irudikatzen denean, bakarrizketa komiko izenaz ere ezagutzen da. Antzerki tradizionalean ez bezala, stand-up komediagileak publikoarekin elkarreragiten du kasu batzuetan, elkarrizketa mota desberdinak ezarriz. Bakarrizketa umore beltzezkoa izan ohi da, eta hipokresia, ironia eta eguneroko bizitzako egoerak modu entretenigarrian aipatzea, politikoei, gizarteari, kulturari, balioei, ohiturei edo tradizioei edo baita bere buruari ere iseka eginez.

Euskal Herrian, azken boladan, genero hau gehien aldarrikatu duen umoregileetakoak dira Ane Lindane (2020an hasita, gaztelaniazko Idos a la mierda con vuestros putos tatuajes ikuskizunarekin;[2] gerora, euskarazkoak ere egin ditu)[3] eta Antton Telleria (2021eko udaberritik aurrera, euskarazko Nekatutak ikuskizunarekin).[4][5][6][7]

Mirari Martiarena, Idoia Torregarai, Aitziber Garmendia, Jon Plazaola eta Zuhaitz Gurrutxaga ere genero horretan koka ditzakegu. [8] [9][10] ETB1eko "Barre Librea" saioak (Bi denboraldi, 2021eko ekainera arte) bultzada handia eman die umorezko bakarrizketak egiten dituzten euskal sortzaileei. [11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Shouse, Eric. (2020). Oppliger, Patrice A.; Shouse, Eric eds. The Dark Side of Stand-up Comedy. Springer Nature Switzerland AG: Palgrave Macmillan  doi:10.1007/978-3-030-37214-9_2. ISBN 978-3-030-37213-2..
  2. «Ane Lindane: Idos a la mierda con vuestros putos tatuajes» EITB 2020-05-18 (kontsulta data: 2023-11-21).
  3. ANE LINDANE: Sirenak? Ez, eskerrik asko.. (kontsulta data: 2023-11-21).
  4. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Umoreaz, serio» Berria (kontsulta data: 2021-09-07).
  5. gaztezulo. «Antton Telleria: “Euskarazko umorea oso atsegina eta zuria izan da beti. Putzu ilunetan gehiegi sartu gabe, badaezpada…”» Gaztezulo (kontsulta data: 2021-09-07).
  6. «[:euAntton Telleria "Nekatutak" - Bidean produkzioak [:]»] Bidean produkzioak (kontsulta data: 2021-09-07).
  7. Mallona, Olatz Enzunza. ««Gustatzen zait zuzentasunetik pixka bat aparte ibiltze hori»» Berria (kontsulta data: 2021-09-07).
  8. Urkizu, Urtzi. ««Azken muturreraino eramaten dugu barrea»» Berria (kontsulta data: 2021-09-07).
  9. «'Luze edo Motz': Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren ikuskizun berria» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-11 (kontsulta data: 2021-09-07).
  10. Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Umorean sinesten dut, terapia modura»» Berria (kontsulta data: 2021-09-07).
  11. Urkizu, Urtzi. «ETB1eko 'Barre librea' saioa gaur amaituko da, behin betiko» Berria (kontsulta data: 2021-09-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]