Standard Oil

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Standard Oil Co. Inc.
Standard Oil Logo.svg
Mota Holding
Sektorea Petrolio
Sorrera 1870
Sortzailea John D. Rockefeller
Desagerpena 1911
Langileak 60.000 (1909)
Kronologia
(Konpainiaren aurreko konpainiaren izena) (Konpainiaren hurrengo konpainiaren izena)

Standard Oil Amerikako Estatu Batuetako petrolio enpresa bat izan zen. 1870an sortu zen Ohion eta denborarekin munduko petrolio-findegirik boteretsuena bihurtu zen. Findegiak gainera, garraioa, marketina eta produkzioa bere gain zuen multinazional amerikar honek.

1859ko abuztuan, Edwin Drakek "urre beltza" aurkitu zuen Titusvilletik gertu, Pensilvanian, Estatu Batuetan. Urte batzuk geroago, John D. Rockefellerrek errefineria txiki bat erosi zuen Clevelanden, Ohion, eta 1870ean Standard Oil Company sortu zuen. "Petrolioaren sukarraren" hasiera izan zen eta planetako dirutza handienetariko baten hastapena.

Rockefellerren konpainia azkar baino azkarrago hazi zen; 1882rako bere herriko oliobideen negozioko %90 berea zuen. Berrogei enpresa bat egin zituen, guztiak Standard Oil konpainiaren menpe eta horrela Standard Oil Trust izenekoa sortu zuen. Lege barruko trikimailua izan zen hori, Estatu Batuetan monopolioen aurka ezarritako legeak saihestu eta horrela nagusitasuna ez galtzeko. Findegiak eta petrolioari lotutako beste hainbat negozio erruki gabe erosteari ekin zion. Horretarako maltzur jokatzen hain zuen, esaterako, prezioak jaitsi zituen beste enpresa batzuk hondoratzeko, lehiakideen zelatan ibili zen bezeroak kentzeko eta koipetu eta erosi egin zituen bankuetako eta Gobernuko ordezkariak, trustaren interesei laguntzeko.

Horrela jokatzeaz gainera, orduan berriak ziren finantza teknikak erabili zituen.

Standardek, adibidez edozertarako bankuen kredituetara jotzea. Standarden hazkunderako beste faktore garrantzitsu bat izan zen petrolio arloko profesionalik onenak kontratatzea; asko enpresa lehiakideen langile izandakoak. Azkenik, arrakastaren beste gakoetariko bat produkzioa goitik behera kontrolatzea izan zen: Standardek putzuak, findegiak, oliobideak eta banaketa sareak erosi zituen Estatu Batuetan eta beste hainbat herritan. Ez zegoen trusta gelditzerik et 1910eko hamarkadan baino ez zituen izen arazoak trusten aurkako legearekin; Sherman izeneko lege batek behartuta, enpresa "munstro" hura zatitu egin behar izan zen. Hala ere, 1920an, New Jerseyko Standard Oil, desegindako trustaren umeetariko bat, munduko petrolio enpresarik handiena zen.