Stanford espetxeko esperimentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stanford unibertsitatean ezarritako plaka esperimentua gogoratzeko.

Stanford espetxeko esperimentua, psikologia esperimentu ezagun bat da, honetan gizakien portaeraren bilakaeran muturreko giroak eta espetxe bizimoduak duten eragina aztertu nahi izan zen, horretarako partaideak no erroletan banatuz, zaindariak eta presoak. 1971n Stanford Unibertsitateko Philip Zimbardo psikologoak zuzendutako ikertzaile talde batek burutu zuen. Fikziozko espetxe batean zaindarien eta presoen errolak antzeztuko zituzten boluntarioak erreklutatu zituzten. Halere, esperimentua kontrolpetik joan zitzaien eta lehen astean bertan behera utzi beharra izan zuten.

Mota honetako esperimentuen inguruan sortzen diren kezka etikoak direla eta, Milgramen esperimentuarekin parekatzeko joera dago, hura 1963an Yale Unibertsitatean Stanley Milgramek burutu zuen, Philip Zimbardoren aspaldiko laguna zena.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]