Stanisław Ignacy Witkiewicz
Stanisław Ignacy Witkiewicz (Varsovia, 1885eko otsailaren 24a - Jeziory, 1939ko irailaren 18a) poloniar idazle, margolari, filosofo eta argazkilaria izan zen.
Stanisław Witkiewicz margolariaren semea, Varsovian jaio zen eta Zakopane familiaren etxean hezi zen. Aitaren nahien aurka, Krakoviako Arte Ederren Akademian ikasi zuen. Karol Szymanowski, Bronisław Malinowski eta Zofia Romerren laguna izan zen, eta azkenekoarekin maitasun-harremana izan zuen.
Gerraurreko garaian idazten hasi zen, eta baita ZKopaneko bere lagunen argazkiak egiten ere. 1914an marrazkilari eta argazkilari gisa lagundu zion Malinowskiri Papuarako espedizioan, baina Poloniara itzuli zen Lehen Mundu Gerraren hasieran. San Petersburgora iritsi ondoren, ofizial mailarekin sartu zen Errusiako Armada Inperialean, eta 1916an larri zauritu zuten.
Zakopanera itzulita, pinturari ekin zion, eta berrogei bat antzezlan ere egin zituen 1918 eta 1925 artean. 1925ean Witkazy ezizena hartu zuen eta margotzen jarraitu zuen, askotan narkotikoen eraginpean. Hamarkadaren amaieran eleberrien idazketara itzuli zen eta Poloniako Literatura Akademiaren Urrezko Ereinotza jaso zuen. 1930eko hamarkadan, narkotikoekin eta idazki filosofikoekin izandako esperientziei buruz idatzi zuen.
1939an Alemaniak Polonia inbaditu ondoren, Witkiewiczek ekialderantz egin zuen ihes eta sobietarren erasoaren berri izan zuenean bere buruaz beste egin zuen.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artearen filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nowe formy w malarstwie (1919)
- Szkice estetyczne (1922)
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 622 Upadki Bunga czyli demoniczna kobieta (1911)
- Pożegnanie jesieni (1927)
- Nienasycenie (1930)
Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maciej Korbowa i Bellatrix (1918)
- Pragmatyści (1919)
- Mister Price, czyli Bzik tropikalny (1920)
- Tumor Mózgowicz (1920)
- Nowe wyzwolenie (1920)
- Oni (1920)
- Panna Tutli-Putli (1920)
- W małym dworku (1921)
- Niepodległość trójkątów (1921)
- Metafizyka dwugłowego cielęcia (1921)
- Gyubal Wahazar, czyli Na przełęczach bezsensu (1921)
- Kurka Wodna (1921)
- Bezimienne dzieło (1921)
- Mątwa (1922)
- Nadobnisie i koczkodany, czyli Zielona pigułka (1922)
- Jan Maciej Karol Wścieklica (1922)
- Wariat i zakonnica (1923)
- Szalona lokomotywa (1923)
- Janulka, córka Fizdejki (1923)
- Matka (1924)
- Sonata Belzebuba (1925)
- Szewcy (1931–34)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Witkacy z Niną w Warszawie (1927)
Beste lan batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Narkotyki — niemyte dusze (1932)
- Pojęcia i twierdzenia implikowane przez pojęcie istnienia (1935)
- Jedyne wyjście
- Kompozycia fantastyczna
- Pocałunek mongolskiego księcia
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jadwiga Janczewska, Zakopane
1913 -
Aintzira beltza
1907, Tatra Museoa Zakopanen -
Neguko paisai Zakopanen
1930aren ondoren, Szépművészeti, Budapest -
Nova Aurigae
1918, Adam Mickiewicz literaturako museoa, Varsovia -
Konposizioa
1922, Museo Nazionala, Krakovia -
Fantasia - Fantasia, maitagarrien ipuina
1922, Museo Nazionala, Varsovia -
Autoerretratu Maryla Grosmanowarekin
1927, Museo Nazionala, Varsovia -
Mutil baten erretratua
1934, Katowice -
Zofia Romer
1935 -
Autoerretratua
1938, Katowice -
Autoerretratua, 1924
-
Stanisław Ignacy Witkiewicz, Autoerretratu anizkoitza ispiluekin, 1915–1917