Stanisław Ignacy Witkiewicz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stanislaw Ignacy Witkiewicz» orritik birbideratua)
Stanisław Ignacy Witkiewicz

Bizitza
JaiotzaVarsovia1885eko otsailaren 24a
Herrialdea Errusiar Inperioa
Poloniako Bigarren Errepublika  (1919 -
BizilekuaSan Petersburgo
Varsovia
Zakopane
Lviv
Krakovia
Paris
Lovran (en) Itzuli
Londres
Sri Lanka (en) Itzuli
Mosku
Velyki Ozera (en) Itzuli
Katowice
HeriotzaVelyki Ozera (en) Itzuli eta Jeziorany (en) Itzuli1939ko irailaren 18a (54 urte)
Heriotza moduasuizidioa: odolustea
Familia
AitaStanisław Witkiewicz
AmaMaria Witkiewiczowa
Ezkontidea(k)Jadwiga Witkiewiczowa (en) Itzuli  (1923ko apirilaren 30a -  1939ko irailaren 18a)
Bikotekidea(k)
LeinuaWitkiewicz family of the Nieczuja coat of arms (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, filosofoa, idazlea, argazkilaria, margolaria, poeta, art theorist (en) Itzuli eta arte-historialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGottfried Wilhelm Leibniz
Mugimenduaespresionismoa
Izengoitia(k)Witkacy eta Stanisław Ignacy Witkacy
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

witkacy.eu eta witkacologia.eu
IMDB: nm0936790 Musicbrainz: 6e300dcf-0e58-4430-a0b0-aeafddc84e41 Edit the value on Wikidata

Stanisław Ignacy Witkiewicz (Varsovia, 1885eko otsailaren 24a - Jeziory, 1939ko irailaren 18a) poloniar idazle, margolari, filosofo eta argazkilaria izan zen.

Stanisław Witkiewicz margolariaren semea, Varsovian jaio zen eta Zakopane familiaren etxean hezi zen. Aitaren nahien aurka, Krakoviako Arte Ederren Akademian ikasi zuen. Karol Szymanowski, Bronisław Malinowski eta Zofia Romerren laguna izan zen, eta azkenekoarekin maitasun-harremana izan zuen.

Gerraurreko garaian idazten hasi zen, eta baita ZKopaneko bere lagunen argazkiak egiten ere. 1914an marrazkilari eta argazkilari gisa lagundu zion Malinowskiri Papuarako espedizioan, baina Poloniara itzuli zen Lehen Mundu Gerraren hasieran. San Petersburgora iritsi ondoren, ofizial mailarekin sartu zen Errusiako Armada Inperialean, eta 1916an larri zauritu zuten.

Zakopanera itzulita, pinturari ekin zion, eta berrogei bat antzezlan ere egin zituen 1918 eta 1925 artean. 1925ean Witkazy ezizena hartu zuen eta margotzen jarraitu zuen, askotan narkotikoen eraginpean. Hamarkadaren amaieran eleberrien idazketara itzuli zen eta Poloniako Literatura Akademiaren Urrezko Ereinotza jaso zuen. 1930eko hamarkadan, narkotikoekin eta idazki filosofikoekin izandako esperientziei buruz idatzi zuen.

1939an Alemaniak Polonia inbaditu ondoren, Witkiewiczek ekialderantz egin zuen ihes eta sobietarren erasoaren berri izan zuenean bere buruaz beste egin zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nowe formy w malarstwie (1919)
  • Szkice estetyczne (1922)

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 622 Upadki Bunga czyli demoniczna kobieta (1911)
  • Pożegnanie jesieni (1927)
  • Nienasycenie (1930)

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maciej Korbowa i Bellatrix (1918)
  • Pragmatyści (1919)
  • Mister Price, czyli Bzik tropikalny (1920)
  • Tumor Mózgowicz (1920)
  • Nowe wyzwolenie (1920)
  • Oni (1920)
  • Panna Tutli-Putli (1920)
  • W małym dworku (1921)
  • Niepodległość trójkątów (1921)
  • Metafizyka dwugłowego cielęcia (1921)
  • Gyubal Wahazar, czyli Na przełęczach bezsensu (1921)
  • Kurka Wodna (1921)
  • Bezimienne dzieło (1921)
  • Mątwa (1922)
  • Nadobnisie i koczkodany, czyli Zielona pigułka (1922)
  • Jan Maciej Karol Wścieklica (1922)
  • Wariat i zakonnica (1923)
  • Szalona lokomotywa (1923)
  • Janulka, córka Fizdejki (1923)
  • Matka (1924)
  • Sonata Belzebuba (1925)
  • Szewcy (1931–34)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Witkacy z Niną w Warszawie (1927)

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Narkotyki — niemyte dusze (1932)
  • Pojęcia i twierdzenia implikowane przez pojęcie istnienia (1935)
  • Jedyne wyjście
  • Kompozycia fantastyczna
  • Pocałunek mongolskiego księcia

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]