Stanko Todorov
Stanko Todorov Georgiev (bulgarieraz: Станко Тодоров Георгиев; Klenovik, 1920ko abenduaren 10a – Sofia, 1996ko abenduaren 17a) bulgariar politikari komunista izan zen. Bulgariako lehen ministroa izan zen 1971tik 1981era eta estatuburua 1990eko uztailean.
Langilea izan zen Bigarren Mundu Gerran. 1936an Langileen Gazteen Ligara batu zen eta 1943an Bulgariako Alderdi Komunistara. 1948tik aurrera alderdian eta gobernuan gora egin zuen, eta 1961ean politburoko kide izendatu zuten. 1971tik 1981era lehen ministro izan ondoren, Parlamentuko presidente izan zen 1990eko alderdi anitzeko hauteskundeak egin ziren arte. Alderdi komunistako sektore erreformista babestu zuen eta Todor Zhivkoven kargugabetzean esku hartu zuen 1989an. 1990eko uztailaren 6tik 17ra Bulgariako bitarteko presidentea izan zen.