Stanley Miller
Stanley Miller | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Stanley Lloyd Miller |
Jaiotza | New York, 1930eko martxoaren 7a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | National City (Kalifornia), 2007ko maiatzaren 20a (77 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Hezkuntza-maila | Ph.D.a |
Tesi zuzendaria | Harold Clayton Urey |
Doktorego ikaslea(k) | Jeffrey L. Bada (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, biologoa, unibertsitateko irakaslea eta biokimikaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Stanley Lloyd Miller (Oakland, Kalifornia, 1930eko martxoaren 7a - National City, Kalifornia, 2007ko maiatzaren 20a) estatubatuar kimikaria izan zen.
1952an, Lurreko atmosfera primitiboaren baldintzak simulatuz, molekula organiko konplexuak lortu zituen sintesi bidez, bizitzaren aurrendariak. Saio horren bidez frogatuta utzi zuenez, atmosfera primitiboan, eguzki-izpi, izpi ultramore eta abarreko energiak, atmosferako eta ozeanoetako gai inorganikoetan ekinez, molekulen sintesia eragin zezakeen. Millerren saiotik bi ondorio atera daitezke: antzeko sintesi batek mailaz mailako eboluzio-prozesu luzea sortu zuela, edota sintesiak berak espaziotik inportatutako bizitza zabaltzeko baldintza egokiak sortu zituela planetan.
Honako erreakzioa lortu zuen: H2O (g) + CH4 (g) + NH3 (g) + Energia -> Aminoazidoak
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.