StarCraft

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
StarCraft Logo.png StarCraft
Starcraft Gamescom 2017 (36851382835).jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1998
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Argitaletxea Nintendo eta Blizzard Entertainment (en) Itzuli
Banatze bidea CD-ROM (en) Itzuli, banaketa digital eta ROM cartridge (en) Itzuli
Azken bertsioa 1.18.1.1396
Ezaugarriak
Genero artistikoa denbora errealeko estrategia
Hizkuntza ingelesa, frantsesa, alemana, gaztelania eta koreera
Joko-modua Jokalari anitzeko modua, bakarka jokatzeko modua eta lankidetzan jokatzeko modua
Euskarria Nintendo 64, Mac OS, macOS eta Microsoft Windows
Sarrera gailua teklatua, sagua eta gamepad (en) Itzuli
Adin-sailkapena PEGI 16TeenUSK 12
Telesaila StarCraft (en) Itzuli
Ekoizpena
Diseinatzailea Chris Metzen (en) Itzuli
Garatzailea Blizzard Entertainment (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoa StarCraft universe (en) Itzuli
Kanpo loturak
us.blizzard.com…
kronologia

StarCraft Starcraft II (en) Itzuli

Starcraft bideo-jokoa 1998an argitaratu zen lehengo aldiz. Hasieran batean joko hau bi plataformarako ekoiztu zen, Nintendo 64 eta PCrako, hain zuzen. Gaur egun, ordea, bakarrik ordenagailurako aurki dezakegu . 2013ko apirilean, Blizzard Entertainment konpainiak saga honen bigarren atala kaleratu zuen ordenagailurako, StarCraft II: Wings of Liberty izenarekin.

Joko mota eta helburu nagusienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Starcraft jokoa oso ona da estrategia eta zure gaitasun militarra garatzeko, gainera, joko honetan, pentsatzea, oso beharrezkoa da, izan ere , tropak izatearekin ez da nahikoa. Misio bakoitzean zure gaitasunak erakutsi beharko dituzu, zure tropak garaipenera eramateko.

Jokoan dauden taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, hiru talde desberdin bereiz ditzakegu, alegia, Zerg, Terran eta Protoss.

Lehengoa talderik basatiena da. Zerg-en artean hamaika espezie bereiz ditzakegu, esate baterako: zerling zerg, hidralisco zerg eta guardian zerg, besteak beste. Ezin dugu ahaztu , Kerrigan Plagada, zerg-en heroia. Zerg-ek koloniak egiten dituzte beren biztanleria kontrolatzeko, espeziez gain, kolonia hauek beren defentsak dituzte, kolonia baten eraikin garrantzitsuenak babesteko, este baterako: espora kolonia eta kolonia hondoratua. Azken defentsa hau detektagailu moduan erabiltzen da, hegazkinak suntsitzeko. Horretaz gain, zerg batzuek gaitasun berezi bat daukate; gordelekuak egin ditzakete bere etsaiengandik babesteko. Tropa anitz izan nahi badituzu, Mutalisko Zerg asko izan behar dituzu.

Bestetik, Terran taldea, soldaduak dira, lurretik etorriak, alegia, aurrekoak ez bezala gobernu errepublikanoa daukate. Hasiera batean, Terranak gobernu konfederatu batek gobernatzen ditu, baina gobernu honek diktadore baten moduan gobernatzen du Terren biztanleria. Terranek hau ikusita, matxinatzea erabakitzen dute, matxinada hau Jin Raynor mariskalak antolatzen du. Pixkanaka- pixkanaka, mariskal honek bere aliatuak lortzen ditu; batzuk oso garrantzitsuak dira eta hauekin batera gobernu berri bat sortzen du, Koralen Semeen Errepublika deiturikoa. Terren artean tropa anitz bereiz ditzakegu, hegalariak, tankedunak, soldaduak eta langileak edo VLC deitzen direnak, bakoitza bere mailarekin. Oso garrantzitsua da, hornitze biltegiak izatea ahal duzun tropa gehien egiteko.

Azkenik, Protoss taldea aurkitzen dugu robot mota bat da, baina oso garatuak, eraikin nagusienak eraiki ditzagun, Nexo bat eta Piloi asko behar ditugu. Piloiak eraikinak egiten laguntzeaz gain, tropak egiteko ere balio dute. Talde honetan heroi anitz aurki ditzakegu, esate baterako: Aldaris, Zeratul, eta Artamis, besteak beste. Terranen ez bezala, protossen kasuan soldadu bakoitzak izen desberdin bat dauka, adibidez: fanatiko protoss, dragon protoss eta tenplario tetriko protoss besteen artean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]