Star Trek: The Motion Picture

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Star Trek: The Motion Picture
Star trek der film.svg
Filma
Jatorrizko izena Star Trek: The Motion Picture
Urtea 1979
Generoa zientzia-fikzio filma
abenturazko filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Star Trek
Iraupena 132 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Robert Wise
Gidoigilea(k) Harold Livingston
Alan Dean Foster
Gene Roddenberry


Antzezlea(k)
DeForest Kelley (Leonard McCoy)
James Doohan (Montgomery Scott)
Nichelle Nichols (Nyota Uhura)
George Takei (Hikaru Sulu)
Persis Khambatta
Stephen Collins
William Shatner (James Tiberius Kirk)
Leonard Nimoy (Spock)
Majel Barrett
Grace Lee Whitney
Mark Lenard
Roger Aaron Brown
Walter Koenig (Pavel Chekov)
Franklyn Seales
Marcy Lafferty
Majel Barrett (Christine Chapel)















Ekoizpena
Ekoizlea Gene Roddenberry
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa Todd Ramsay
Bestelako lanak
Musikagilea Jerrald Goldsmith
Argazki-zuzendaria Richard H. Kline
Sariak
Kanpo loturak
http://www.startrek.com/page/star-trek-the-motion-picture

Star Trek: The Motion Picture (euskaraz Star Trek: Filma) 1979ko Robert Wise estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. William Shatner, Leonard Nimoy, DeForest Kelley, James Doohan, Walter Koenig, Nichelle Nichols, George Takei, Persis Khambatta eta Stephen Collins aktoreek antzeztu zuten.

Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesaila ospetsuan oinarritutako film saileko lehenbiziko filma izan zen, ondoren jarraipen ugari izan zituen: Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984), Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XXIII. mendea. Oraingoan Enterprise espaziontziko James T. Kirk (William Shatner) almiranteari misio zail baten ardura eman diote: Lurrarekin talka egin eta sekulako hondamendia gauzatu dezakeen espazioko objektu bat geldiaraztea. Spock komandantea (Leonard Nimoy), Willard Decker kapitaina (Stephen Collins), Ilia tenientea (Persis Khambatta), eta McCoy medikuak (DeForest Kelley) Kirki izaera ezezaguneko espaziotik datorren objetu hori gelditzeko betebeharrean lagunduko diote, objektu horrek dirudienez estralurtar jatorriko adimen baten mende dago. Enterprisek objektu edo izaki horrkin topo egin eta bere erdigunean barneratzen saiatuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Aktorea
James T. Kirk almirantea William Shatner
Spock komandantea Leonard Nimoy
Leonard McCoy komandante medikua DeForest Kelley
Montgomery Scott komandantea James Doohan
Hikaru Sulu teniente komandantea George Takei
Pavel Chekov tenientea Walter Koenig
Nyota Uhura tenientea Nichelle Nichols
Christine Chapel tenientea Majel Barrett
Janice Rand garraio burua Grace Lee Whitney
Ilia tenientea Persis Khambatta
Willard Decker kapitain/komandantea Stephen Collins
Klingon kapitaina Mark Lenard

Saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]