Stardew Valley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stardew Valley
Jatorria
Argitaratze-data2016
IzenburuaStardew Valley
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaEric Barone (en) Itzuli, Eric Barone (en) Itzuli, Chucklefish (en) Itzuli, Chucklefish (en) Itzuli, Chucklefish (en) Itzuli eta Chucklefish (en) Itzuli
Banatze bideabanaketa digital, deskarga digitala eta disko optiko
Azken bertsioa1.0.2
Ezaugarriak
Genero artistikoasimulation video game (en) Itzuli, rol bideo-jokoa, Indie bideojokoa, LGBT pertsonaidun bideo-jokoa eta life simulation game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa, alemana, gaztelania, japoniera, Brasilgo portugesa, errusiera, Txinera sinplifikatua, frantsesa, italiera, hungariera, koreera eta turkiera
Joko-moduabakarka jokatzeko modua, lankidetzan jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, macOS, Linux, PlayStation 4, Xbox One, Nintendo Switch, PlayStation Vita, iOS eta Android
Sarrera gailuasagua, teklatua eta ukimen-pantaila
Adin-sailkapenaPEGI 12Everyone 10+USK 6 USK 6
Irakur dezakeAndroid eta iOS
Software motoreaMonoGame (en) Itzuli, Reason (en) Itzuli eta Paint.NET (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaEric Barone (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaStardew Valley universe (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

stardewvalley.net
Youtube: UC01bUscRlH5qGlGmffj_78A Edit the value on Wikidata

Stardew Valley nekazaritza simulagailu indie bideojokoa da. Eric "ConcernedApe" Baronek garatu eta Chucklefish Gamesek argitaratu zuen. Jokoa, lehenik eta behin, Windowsentzat argitaratu zen, 2016ko otsailaren 26an, eta, ondoren, OS X eta Linux sistema eragileentzat.

Stardew Valley-en, ofizinako lan batean harrapatuta dagoen pertsonaia baten rola hartuko du jokalariak. Handik ihes egiteko, dena utzi eta aitonaren etxaldera joango da bizitzera. Baserria Pelikano Herrian dago, eta oso egoera kaxkarrean aurkitzen da. Jokalariak pertsonaiaren ekintzak kontrolatzen ditu, ortua ureztatzen edo minan lehengaiak aurkitzen aritu beharko da, besteak beste. Ekintzak egiteko denbora eta energia neurtu beharko dira, pertsonaiak jarduera horietan duen mailak eragingo du horretan. Gaitasun horiek hobetu egiten dira lana behin eta berriz errepikatzearen ondorioz.

Jolasak izaera soziala ere badu, herriko bizilagunekin harremanak izateko aukera ematen baitu, adiskidetasuna lortzeko eta jokoan bikote gabe dauden pertsonaia batzuekin ezkontzeko.

Jokagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stardew Valley baserri simulazio-jokoa da, Harvest Moon eta antzeko jokoetan oinarritua.[1] Jokoaren hasieran, jokalariak bere pertsonaia sortzen du, eta haren sexua, ezaugarri korporalak eta ile mota aukera ditzake, besteak beste. Jokalariak noizbait aitonak izan zuen landetxea erortzeko zorian hartu du.

Leku osoa sasiz eta zuhaitzez beteta dago, eta hasieran aurkituko dugun eraikin bakarra aitonaren etxe zaharra da. Jokalariaren zeregina lurra garbitzea eta lantzea da, hasieran dirua irabazteko. Lortutako materialek animaliak hazteko edo lehengaia eraldatzen duten makinak eraikitzeko aukera emango dio.

Jokalariak jokaezinak diren pertsonaiekin (NPC) ere jardun dezake, herrian bizi diren pertsonaiekin, eta pertsona ezkongabeekin konprometitu eta ezkontzeko aukera ere badu. Horrek abantaila batzuk dakarzkio jokalariari, NPCak jokalariari lagunduko baitio baserriko zeregin batzuekin.

Baserriko lanez gain, jokalariak arrantzan egin dezake, janaria prestatu, objektuak sortu, leizeak arakatu eta munstroen kontra borrokatu, hori guztia hainbat objektu baliagarri lortzeko. Jokalariak diru gehigarria irabazteko misioetan parte har dezake, edo herriko zentro komunitarioa konpontzeko materialen bildumak osatzera jo dezake sari gehigarriak lortzeko.

Jarduera gehienek (adibidez, lurra lantzeak edo arrantzatzeak) energia kontsumitzen dute. Jokalariak kontuz ibili behar du energia- edo osasun-barra 0ra ez iristeko, bere etxera edo herriko ospitalera eramango baitute bestela, eta batzuetan dirua edo objektuak gal ditzake prozesu horretan. Hori gertatzen da, halaber, jokoko barne-erlojuan pertsonaia 2:00ak arte esna badago. Jokoak egutegi erraztua erabiltzen du; urteak, 28 eguneko lau hilabete besterik ez ditu, eta hilero, urtaro bat irudikatzen da. Urtaroaren arabera, jokalariak hazi batzuk bakarrik landu ahal izango ditu eta jarduera batzuk estazio jakin batean baino ez dira izango. Uztak eta urtaroak kontrolatzeko denboraz haratago, ez dago jolasa osatzeko eperik.

Hasieratik lau jokalarirentzako modu kooperatiboa prestatu zen, baina ez zegoen prest jaurtitzeko unean.[2] Hala, Eric Baronek aurreratu zuen jokalari guztiek etxalde komun bat partekatuko zutela, eta jokalariei granjarekin zerikusia duen edozein lan egiteko aukera emango zietela; esate baterako, jokalari batek meatzea miatu eta beste batzuek landetxea zaintzen duten bitartean.[3] Stardew Valleyren kooperatiba-modua 2018an jarri zen martxan.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stardew Valley Eric Barone joko indiaren diseinatzaile estatubatuarrak sortu zuen oso-osorik[4], ConcernedAperen ezizenarekin.[5] 2011n, Barone Washington Tacomako Unibertsitatetik graduatu zen, informatika gradu batekin, baina ez zen gai izan industrian lan bat lortzeko; beraz, Seattleko Lehen Mailako Antzokian lan egiten hasi zen.[6] Baronek bere gaitasun konputazionalak hobetu nahi zituen, lan hobea egin ahal izateko. Hori dela eta, bideo-joko bat sortzea pentsatu zuen, bere alde artistikoa ere islatu ahal izateko. [6] Stardew Valley, hasiera batean, zaleek sortutako Harvest Moon serieko joko modernoaren aldaera gisa hasi zen, Baronek uste baitzuen "seriea pixkanaka makaldu egin zela Harvest Moonen ondoren: Back to Nature".[7] Ezin izan zuen ordezkapen egokia aurkitu, eta seriearen antzeko joko bat sortzen hasi zen Barone. Beste joko batzuetan ere inspiratu zen Barone; besteak beste, Animal Crossing, Rune Factory, Minecraft eta Terraria jokoetan, eta filmetan ikusitako ezaugarriak erantsi zituen, hala nola krafteoa, bilaketa eta borroka. [8]

Hasieran, Xbox Live Indie Games-en aurkeztea pentsatu zuen, plataforma hartan argitaratzeko erraztasuna zela eta, baina berehala ikusi zuen publiko potentziala hasieran uste zuena baino askoz handiagoa zela. Baronek jendaurrean iragarri zuen jokoa 2012ko irailean, eta Steam-en Greenlight sistema erabili zuen jokoan interesa pizteko. [8] Titulua ezagutarazi ondoren, komunitateak interes handia agertu zuen, eta Barone buru-belarri hasi zen lanean, Reddit eta Twitter bidez komunitatearekin harremanetan jarriz, haren aurrerapenari buruzko informazioa eguneratzeko eta atzeraelikadura eta proposamenak lortzeko. Finn Brice, Chucklefish Games-eko zuzendaria, Baronerekin jarri zen harremanetan, eta, Steamen proiekturako argi berdea lortu eta gutxira, Bricek laguntza eskaini zion jokoa argitaratzeko. [6] Chucklefish arduratu zen bideojokoarekin zerikusirik ez zuten jarduerez, hala nola wiki baten ostatua sortzeaz.[9] Baronek lau urtez egin zuen jokoa, eta behin baino gehiagotan guztiz berregin zuen. Jokoa garatu zuen bakarra izan zenez, 10 ordu edo gehiago behar izaten zituen egunero bertan lan egiteko. Baronek jokoaren eta haren musikaren pixel art guztia sortu zuen, Microsoft XNA erabiliz C# jokoa programatzearekin batera.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:Crítica de videojuegoStardew Valleyk iritzi positiboak izan zituen jokoetako kritikarien eta kazetarien artean.

Askatu eta bi hilabetera, Stardew Valley Steamen gehien saldu zen jokoetako bat izan zen, eta bi astetan 400.000 kopia baino gehiago saldu zituen Steam eta Gog.com-en bidez. Apirilaren hasieran, milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen. Stardew Valleyk ere komunitate aktibo bat du, bere aldaketak sortzen dituena, hala nola testurak eta ezaugarri gehigarriak, jokorako ordezkapenak, adabakiak eta oinarrizko jolasaren handitzeak.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Grayson. Steam's Latest Hit Is A Game About Farming And Relationships. .
  2. Grayson, Nathan. The Past, Present, And Future Of Stardew Valley. .
  3. Gamerauntsia. «Stardew Valley-k ez du jasoko beste eduki gehigarririk» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  4. Hernandez, Patricia. Stardew Valley’s Creator Has Won The Hearts Of PC Gamers. .
  5. a b c Marks, Tom. Interview: What's next for Stardew Valley. . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "pcgamer interview" defined multiple times with different content Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "pcgamer interview" defined multiple times with different content
  6. Lin. Stardew Valley: Pushing The Boundaries of Farming RPGs. .
  7. a b Baker. The 4 years of self-imposed crunch that went into Stardew Valley. . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "gamasutra" defined multiple times with different content
  8. Dealessandri, Marie. How Stardew Valley won Steam. .
  9. Marks, Tom. The best Stardew Valley mods. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]