Stass Allie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stass Allie
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa

Stass Allie Star Warseko film sagako eta fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanaren fikziozko unibertsoan Stass Adi Gallia Jedi maisuaren lehengusina zen. Ia Adi Gallia bezala janzten zenez, berehala nahasten zituen zuhurtziarik gabeko pertsonak. Klon Gerren erdialdean hutsik geratu zen eserleku bat okupatu zuen Jedi Kontseilu Gorenean bere lehengusina hil ondoren.

Stass paregabeko gerlaria zen, baina nahiago izan zuen bere sendapen dohainak erabiltzea jedi sendagileen taldera batuz.

Jedi hau Geonosis planetara bidalitako txoke indarraren zati izan zen. Krisi separatista gertatu zenean ofizial eta maila altuko gobernari asko babestu zituen.

Klon Gerretako jeneral ere bihurtu zen.

Felucia planetara errefortzuak bidaltzera joateko prestatzen ari zenean, Anakin Skywalkerrek Saleukami planetara bidali zuen, non bere klon soldadu propioek eraila hil zen bere ibilgailuak 66 agindua aktibatua izan ondoren soldaduen tiroen ondorioz eztanda egin zuenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]