Staunton piezak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cookek Jaques enpresarentzat diseinatutako Staunton piezak, 1849.

Staunton xake piezak edota Staunton piezak, xake pieza mota bat dira. Xakearen araudiraren arabera, estilo hau txapelketetan arau bezala erabiltzen da.

Nathaniel Cook kazetariak diseinatu omen zituen, eta izena Howard Staunton xakelariaren omenez daramate. Lehenbiziko 500 pieza-sailak Staunton berak sinatuak eta zenbatuak izan ziren.

1849an Jaques of London enpresak pieza estilo hau aurrenekoz ekoitzi eta salgai jarri zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]