Edukira joan

Steen gaztelua (Anberes)

Koordenatuak: 51°13′22″N 4°23′51″E / 51.22278°N 4.3975°E / 51.22278; 4.3975
Wikipedia, Entziklopedia askea
Steen gaztelua (Anberes)
Kokapena
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Flemish Region
Province of Belgium Anberesko probintzia
Belgikako barrutiaArrondissement of Antwerp
Belgian municipality with the title of city Anberes
Ur-masaEskalda
Koordenatuak51°13′22″N 4°23′51″E / 51.22278°N 4.3975°E / 51.22278; 4.3975
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1200
Ondarea
Kontaktua
HelbideaSteenplein 1

Steen gaztelua (arroka nederlanderaz) Anberes (Belgika) hiri zaharreko Erdi Aroko gotorlekua da. Anberesen harrizko lehen gotorlekua izan zen eta Erdi Aroaren hasieran bikingoen erasoen ondoren eraiki zen. Gotorlekuak Escalda ibaira iristeko bidea kontrolatzea ahalbidetu zuen. Hiriko eraikinik zaharrena da.

Gaur egun Steen gaztelua dagoen lekuan, IX. mendeko gotorleku bat egon zen. Egungo gaztelua 1220 eta 1225 urteen artean eraiki zen Anberesko Margravearen egoitza gisa. Garai hartan, Antwerpse Burcht edo "Anberesko gotorlekua" deitzen zioten eraikinari. Bere izena 1520 inguruan jaso zuen, Karlos V.a enperadoreak egindako zabalkuntzaren ondoren. Enperadoreak Keldermans eta De Waghemakere arkitekto flandestar handien esku utzi zuen bere lana. Erregearen arroka bezala ezagutzen zen ("'s Heeren Steen"), eta denborarekin "Het Steen" (arroka). "Steen" hitzak "harria" esan nahi du nederlanderaz. Garai hartakoa da kapera dotorea, eta sarrerako atean Karlos V.aren leloa dago: Plus Ultra. 1303 eta 1827 artean erabili zuten kartzela gisa. XVI. mendean. Hemen exekutatu zituzten heresiaz errudun aurkitutako presoak

Gotorleku gehiena, hamarnaka etxe historiko eta hiriko elizarik zaharrena barne, XIX. mendean eraitsi zuten, Anberesko portua handitzeko. 1889 eta 1890 artean, hegal bat gehitu zitzaion gazteluari, estilo neogotikoan egina, eta 1953 eta 1958 artean egindako zaharberritze-lanetan kendu egin zen. 1952an, Nationaal Scheepvaartmuseum, nabigazioaren museo nazionala, erantsi zioten gazteluari. 94.000 piezako bilduma duen museoa 2008ko abenduan itxi zen, eta 2011n Museum aan de Stroom museora transferitu zen. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten Kanadako soldaduak oroitzeko monumentu bat ere badago.

Gazteluaren sarreraren parean Lange Wapperren estatua dago, kondairaren arabera gauez Anbereseko kaleetan noraezean zebilen erraldoia, hiriko biztanleak beldurtuz.

Gaztelura sartzeko arkua, II. mendeko gizon baten behe-erliebe desitxuratu batez koroatuta dago. Semini irudikatzen du, emankortasunaren jainko zelta. Bertako emakumeek Seminiren gurtzara jotzen zuten haurdun geratzeko. Gurtza pagano hori, Erromatar Inperioa (V. m.) erori ondoren, jende hau kristautasunera bihurtu zenean, ahaztu egin zen. Gizonaren eskultura, falo handi bat zeukana, partzialki desitxuratu zuten jesuitek XVII. mendean. 1986az geroztik, AKSIE kultura-elkarteak Gazteluaren historiaren alderdi hori eta beste batzuk ekartzen ditu gogora (AKSIE = Antwerp Komitee Semini in Ere).

Irudien gaileria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]