Stefan Heym

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stefan Heym
Stefan Heym (1982).jpg
Bundestageko kidea

1994-11-10 - 1995-10-31
President by age Itzuli

Bizitza
Izen osoa Helmut Flieg
Jaiotza Chemnitz1913ko apirilaren  10a
Herrialdea  Weimarko Errepublika
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa  1989)
 Ameriketako Estatu Batuak
 Alemania
Bizilekua Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Ein Bokek Itzuli2001eko abenduaren  16a (88 urte)
Hobiratze lekua Weißensee Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, politikaria, eleberrigilea eta kazetaria
Lantokia(k) Berlin
Lan nabarmenak The King David Report Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa independent politician Itzuli
IMDb nm0382260
www.stefan-heym.de/

Stefan Heym —jaiotza-izena: Hellmuth Fliegel— (Chemnitz, Alemania, 1913ko apirilaren 10a - Ein Bokek, Israel, 2001eko abenduaren 16a) alemanezko eta ingelesezko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia eta kazetaritzako ikasketak egin zituen Berlinen. 1933an Txekoslovakiara joan zen, eta 1937an Estatu Batuetara. Han, faxismoaren aurkako aldizkari bateko erredakzioko buru izan zen. Gero, Estatu Batuetako armadan sartu zen, baina bota egin zuten, bere ideia marxistengatik. 1952an, Estatu Batuetatik joan zen, Koreako Gerragatik protesta egiteko, eta Alemaniara itzuli zen, Berlinera.

Ordurako ospe handiko idazlea zen, bere eleberri sozialengatik: Der Fall Glasenapp (1942, Glasenapp auzia), Kreuzfahrer von heute (1948, Egungo gurutzatuak). Bere eleberrietako gai nagusia gizabanakoaren autodeterminazio-eskubidearen aldeko borroka da, eta gizabanakoaren eta estatuaren boterearen arteko gatazka Alemaniako faxismoan, Estatu Batuetako kapitalismoan, eta Alemaniako Errepublika Demokratikoko sozialismoan. Horregatik, bere eleberriek gertaera errealak islatzen dituzte: Glasenapp auzia obrak faxismoaren mendeko 1941eko Praga erakusten du; Egungo gurutzatuak eleberriak, berriz, Estatu Batuetako gudarostearen parte-hartzea Bigarren Mundu Gerran; Golsborough (1953) liburuan Estatu Batuetako meatzarien 1950eko greba du kontagai. Beste lan batzuk: Die Papiere des Andreas Lenz (1963, Andreas Lenzen paperak); Der König David Bericht (1972, David erregearen txostena); Collin (1979); Ahasver (1981). 1992an Filz. Gedanken über das neueste Deutschland (Filz. Alemania berriari buruzko gogoetak) argitaratu zuen, Alemaniaren batasunaren aurka protesta egiteko. Berlingo Harresia eraitsi zutenean, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen, eta 1994an aulki bat lortu zuen Legebiltzarrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stefan Heym Aldatu lotura Wikidatan