Stefan Lochner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dombild Erretaula (edo Hiriko Patroiaren Erretaula edo Erregeen gurtza),[1] . Tenpera haritz zur gainean, 94in x 14in. Koloniako Katedrala.
Xehetasuna, Dombild Erretaula

Stefan Lochner (baita Dombild Master edo Master Stefan) (c.1410 - 1451) alemaniar margolaria izan zen. MargolaritzaNazioarteko Gotiko estiloa landu zuen, hau da, haren pinturak garai hartan zituen ezaugarriak dituzte, hots, lerro luzeak, kolore argitsuak, errealismo kutsua eta Iparraldeko Errenazimenduko ikonografia berritzailea.

Kolonian bizi izan zen,  Europa iparraldeko merkataritza eta artistiko gunean eta Albrecht Dürer margolariaren aurrekiko alemaniar margolari garrantzitsuena izan zen. Bere lan mota ugariak izan ziren, hala nola panel olio-pinturak, deboziozko poliptikoak eta eskuizkribu argiztatuak. Gaur egun hogeita hamazazpi banakako panel berak egin zitutela ziurtatu daiteke.[2]

Gutxi dakigu haren bizitzaz, arte historialarien ustetan, Stefan Lochner Alemaniako hego-mendebaldeko Meersburg herrian jaio zen 1410 urte inguruan. Bere karrera azkar garatu zuela adierazten dute erregistroak baina gazte zendu zen.  1442 urte inguruan Koloniako kontseiluak Frederick III. aren hiriaren bisitarako apaingarriak egiteko agindu zioten. Ondorengo urteetan dokumentuen arabera dirutza egin zuen eta hiriko hainbat propietateen jabe egin zen baina hortik aurrera zorretan ibili zen.1451 urtean izurriteak Kolonia jo zuen eta ustez urte horretan bertan hil egin zen, 40 urte zituela. 

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wellesz, 7
  2. Chapuis, 103