Stefano di Giovanni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stefano di Giovanni

Bizitza
JaiotzaSiena eta Cortona, 1392
HeriotzaSiena1450eko apirilaren 1a (57/58 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
MugimenduaSienako eskola

Stefano di Giovanni, Sassetta deitua (Siena 1392-1450 edo 1451), Erdi Aroko margolari italiar bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sassetta, ziur asko, Toskana eskualdeko Siena hirian jaio zen, baina badaude Cortonan jaio zela iradokitzen duten hipotesiak, batzuetan, Stefano di Giovanni di Consolo da Cortona bezala deitua agertzen baita.

Edonola ere, berari buruzko lehen berriak, Sienatik datoz, 1423an, non, ziur asko, Paolo di Giovanni Feiren ikaslea izan zen. Honela, quattrocentoko trantsizio sienarrean prestatuz, nazioarteko gotikoaren eragina berria hartu zuen (edo gotiko berantiarrarena), baita florentziar Pizkundekoak ere.

Estilo gotikoa Sassettagan, erraz ezagutzen da irudikatutako pertsonaien edo baita objektuen lerro luzangengatik eta bere margoetako urre koloreko hondoengatik (elementu estilistiko hauek, beste alde batetik, gotikora, bizantziar arte sakratutik heldu ziren), azpimarragarriena, bere lanik hoberenetako argitasuna eta kontraste kromatikoen joko garbia dira, askotan, lan horien kontzepzio arkitektoniko batean uztartuak.

Bere aldetik, margolari hau, nazioarteko margolaritza gotikoaren ordezkarietako bat izan zen, baita bere azken lanek, jada pizkundeko ezaugarriren batzuk erakusten dituenean ere (hieratismo gutxiago, askatasun gehiago), baita ihes lerroekin saiakerak eta perspektiba saiakerak ere.

Heriotz agiriaren arabera, Sienan hilko zen 1451ko apirilak 1ean, baina data hau zuzena ote den eztabaidatzen da. Sassettaren ikaslerik ezagunenak Francesco di Giorgio y di Lorenzo, Vecchieta bezala ezaguna, eta Sano di Pietro izan ziren.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stefano di Giovanni Aldatu lotura Wikidatan