Edukira joan

Stefanos Skouloudis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stefanos Skouloudis

Greziako lehen ministro

1915eko urriaren 25a - 1916ko ekainaren 9a
Alexandros Zaimis - Alexandros Zaimis

Heleniar Parlamentuko kidea


Barrutia: Q26221117 Itzuli, Q26233071 Itzuli
Minister of Naval Affairs of Greece (en) Itzuli


Greziako Kanpo Harremanetarako ministroa


enbaxadore

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 1838ko azaroaren 23a
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas, 1928ko abuztuaren 19a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaNational and Kapodistrian University of Athens
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, bankaria eta diplomazialaria
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaGreziako Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoaNew Party (en) Itzuli

Stefanos Skouloudis (grezieraz: Στέφανος Σκουλούδης; Konstantinopla, 1838ko azaroaren 23aAtenas, 1928ko abuztuaren 19a) greziar bancaria, diplomazialari eta politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1915etik 1916ra.

Konstantinoplan jaio zen, Kretako gurasoena. 1852an Atenasera joan zen bigarren hezkuntza egitera eta ondoren Medikuntzan lizentziatu zen Atenasko Unibertsitatean. 1859an Ralli konpainia komertzialarekin bat egin zuen eta inportazioaren eta esportazioaren arduradun bihurtu zen. 1871n Konstantinoplako bankua sortu zuen Andreas Syngrosekin batera. 1876an Atenasera joan zen behin betiko.

Atenasko gobernuarentzat diplomazia lanak egiten hasi zen. 1877an, isilpeko mandataria izan zen albaniarrekin, Greziako mugatik kanpo. Ioannina hiriko ordezkaria ere izan zen Berlingo Biltzarraren aurreko elkarrizketetan. 1880an Greziako Bankuko gobernadore batzordeko kide aukeratu zuten.

Alderdi Berria liberaleko kidea, 1881ean diputatu hautatu zuten. 1882tik 1886ra Greziako enbaxadore izan zen Espainian. 1892an, diputatu hautatu zuten berriro, eta Erlijio eta Hezkuntza ministro izan zen, eta, geroago, Itsas ministro. 1896 Udako Olinpiar Jokoen batzorde antolatzaileko kide izan zen.

1897an Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten eta Greziak lurralde gutxi galtzea lortu zuen, Turkiarekiko gerran izandako porrotaren ondoren. 1912an, Balkanetako Lehen Gerra amaitu ondoren, Londresko bake-elkarrizketetan greziar ordezkaria izan zen.

Zisma Nazionalean, Konstantino I.a erregearen eta Eleuterio Venizelosen eta bi gobernu aurkariren arteko liskarraren ondorioz, erregeak batasun nazionaleko gobernu bat eratzeko agindu zion Skouloudisi 1915eko urrian. Gobernua arduratu zen Grezia Lehen Mundu Gerran sartzeaz. 1916ko ekainean erregeak gobernu berria izendatu zuen.

1917an erregeak abdikatu eta Venizelos Atenasera itzuli ondoren, Skouloudis atxilotu egin zuten erregearekin kolaboratzeagatik. Kartzelan egon zen 1920ra arte eta Venizeloseko hauteskundeetako porrotaren ondoren barkatu egin zioten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]