Stephen Hawking

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stephen Hawking
Stephen Hawking.StarChild.jpg
Lucasian Professor of Mathematics

1979 - 2009
James Lighthill - Michael Green
Bizitza
Izen osoa Stephen William Hawking
Jaiotza Oxford1942ko urtarrilaren 8a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Erresuma Batua
Ingalaterra
Talde etnikoa Britainiarra
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Cambridge2018ko martxoaren 14a (76 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Heriotza modua : Alboko esklerosi amiotrofikoa
Familia
Ezkontidea(k) Jane Wilde Hawking  (1965eko uztailak 14 -  1995)
Elaine Mason  (1995 -  2006)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa St Albans High School for Girls
St Albans School
(iraila 1952 -
University College
(urria 1959 - 1962) Artean graduatu : fisika
Trinity Hall
(urria 1962 - martxoa 1966) doktoretza
Hezkuntza-maila Artean graduatua
doktoretza
Tesia Properties of expanding universes
Tesi zuzendaria Dennis W. Sciama
Doktorego ikaslea(k) Don Page
Wu Zhongchao
Marika Taylor
Fay Dowker
Bruce Allen
Raphael Bousso
Bernard Carr
Christophe Galfard
Malcolm Perry
Raymond Laflamme
Thomas Hertog
Gary Gibbons
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Dennis W. Sciama
Ikaslea(k) Bruce Allen
Raphael Bousso
Bernard Carr
Fay Dowker
Gary Gibbons
Raymond Laflamme
Don Page
Malcolm Perry
Wu Zhongchao
Jarduerak
Jarduerak fisikari teorikoa, cosmologista, idazlea, astrofisikaria, matematikaria, pedagogoa, zientzia idazlea, unibertsitateko irakaslea, fisikaria, ez-fikzio idazlea, astronomoa, zientzialaria eta telebista-aktorea
Lantokia(k) Cambridge
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea  2018)
Faculty of Mathematics, University of Cambridge  (1962 -  1965)
Gonville and Caius College  (1965 -  1969)
Perimeter Institute for Theoretical Physics  (2008 -  2018)
Lan nabarmenak Denboraren historia laburra
Black Holes and Baby Universes and Other Essays
The Universe in a Nutshell
On the Shoulders of Giants
God Created the Integers
The Dreams That Stuff Is Made of: The Most Astounding Papers of Quantum Physics and How They Shook the Scientific World
My Brief History
Jasotako sariak
Influentziak Dikran Tahta, Paul Dirac, Bertrand Russell, Karl Popper, Andrei Linde, Yakov Borisovich Zel'dovich eta Albert Einstein
Kidetza Royal Society of Arts
Order of the Companions of Honour
Zientzien Pontifize-Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Starmus Festival
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa baliorik ez
IMDb nm0370071
http://www.hawking.org.uk/
Hawkingsig.svg

Stephen William Hawking Speaker Icon.svg [stiːvən ˈhɔːkɪŋ] (i · ?) (Oxford, Ingalaterra, 1942ko urtarrilaren 8a - Cambridge, 2018ko martxoaren 14a[1]) fisikaria eta astronomoa izan zen, bere garaiko ospetsuenetakoa. Hainbat zientzia arlotan egindako ekarpenei esker, sari ugari jaso zituen; aipagarrienak, jaso zituen hamabi honoris causa doktoretzak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren gurasoak Londresen bizi ziren, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ama Oxforda joan zen, eta han jaio zen Stephen Hawking.

1959an Oxforden zientzia naturalak ikasteko beka bat lortu zuen eta fisikan lizentziatu zen 1962an. Ondoren Cambridgera joan zen kosmologia ikertzeko. 1963an alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten eta soilik pare bat urte biziko zela esan zioten baina bere doktoretzarekin aurrera jarraitzeko grina sortu zitzaion. Ez zuten bere bizi itxaropena asmatu baina pixkanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen.

Doktoretza egiten ari zen bitartean ezkondu zen Jane Wilderekin (1965ean) 1966an lortu zuen fisikako doktoretza. 1972an Hawking Royal Societyko kidea izatera sartu zen; hiru urte eta gero fisikako irakasle izan zen Cambridge-en. Bere bizitza osoan hainbat sari eman dizkiote, baita liburuak argitaratu ere. Hogeita bost urtez ezkonduta egon eta gero, 1990ean ezkontza apurtu zen. Jane Wildek, dena den, Jane Hawking izena erabili izan du aurrerantzean. Stephen bere erizain Elaine Masonekin bizitzera joan zen. Bost urte geroago ezkondu ziren.

Handik aurrera ikertzen jarraitu zuen, eta hainbat unibertsitatetan jardun zuen irakasle. 1970etik aurrera astronomian espezializatu zen, zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an Denboraren historia laburra idatzi zuen, unibertsoari buruzko dibulgazio liburu ospetsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzialarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jainko sortzailea izatea bateragarriak baitziren harentzat, baina 2010ean argitaraturiko liburuan, The Grand Design hain zuzen ere, atzera egin zuen, zientzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez ziolakoan. Burmuina ordenagailu bat bezala ikusten zuela aipatu zuen elkarrizketa batean 2011, eta hortaz burmuina eta kontzientzia gelditu egingo zirela osagaiek huts egiterakoan: «Ez dago zerurik edo beste bizitzarik ordenagailu apurtuentzat; hori ipuin bat da, ilunaren beldur den jendearentzat»[2].

Bere bizitzako azken urteetan aulki elektriko gurpildun bat erabili zuen, bai eta hitz egiteko balio zion ordenagailu bat ere. Horrek ez zion galarazi fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburuak idaztea, eta mundu osoko fisikari garrantzitsuenetakoa zen.

Hawkingen lehen emazteak idatzitako memorietatik, The Theory of Everything («guztiaren teoria») film biografikoa egin zen 2014an.[3] Unibertsitateko karreraren hasiera, bere gaixotasunaren hastapenak eta bere lehen ezkontza ageri dira film horretan.

Zientziari egindako ekarpenaz gain, pop kulturaren ikono modukoa ere izan zen, besteak beste The Big Bang Theory eta Stark Trek telesailetan agerraldiak egin baitzituen, eta The Simpsons telesailean ere azaldu izan baita Hawkingen marrazkia. Ziurrenik, herritarren artean fisikaririk ezagun eta mediatikoena izan da.[4]

2018ko martxoaren 14an hil zen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]