Stephen Jay Gould

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Stephen Jay Gould
Bizitza
Izen osoa Stephen Jay Gould
Jaiotza New York1941eko irailaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Queens
Talde etnikoa judua
Heriotza New York2002ko maiatzaren 20a (60 urte)
Heriotza modua berezko heriotza birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Rhonda Roland Shearer  (1995 -  2002ko maiatzak 20)
Hezkuntza
Heziketa Antioch University
Columbiako Unibertsitatea 1967) doktoretza
Antioch College 1963) Artean graduatu : geologia
Leedsko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Norman D. Newell
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak evolutionary biologista, paleontologoa, idazlea, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta historialaria
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Noam Chomsky eta Piotr Kropotkin
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Association for the Advancement of Science
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa agnostizismoa
IMDb nm0332500
SJG Signature.png

Stephen Jay Gould (New York, 1941eko irailaren 10a - 2002ko maiatzaren 20a), paleontologo estatubatuarra, XX. mendeko zientzia-dibulgatzaile handienetarikoa eta Niles Eldredgerekin batera oreka puntuatuaren teoriaren egilea.

Paleontologoa ez ezik, geologoa eta zientziaren filosofoa zen, eta espezieen bilakaera eta determinismo biologikoaren gezurrak jendarteratzeko liburu askoren egilea izan zen. Antioch Collegen gradua lortu ondoren (1963), Columbiako Unibertsitatean paleontologiako doktoregoa atera zuen (1967). Harvard Unibertsitatean eskolak eman zituen 1967. urtetik aurrera. 1972an, American Museum of Natural Historyko Niles Eldridgerekin batera, oreka puntuatuaren teoria eboluzionista (puntualismoa) adierazi zuen (Darwinen teorien berrikuste bat), fosilen artean trantsizio-forma gutxi aurkitzen direlako gertaeratik abiatuta. Teoria gradualistan ez bezala, zeinaren arabera espezieak mailaz maila bilakatzen baitira denbora-bitarte luzetan, oreka puntuatuaren teoriaren arabera, espezie berrien sorreran gertatzen diren aldaketak azkar gertatzen dira, eta egonkortasun-aldi luzeak izaten dira gero. Goulden arabera, talde txiki bakartu samar batean, oso aldaketa azkarrak gertatzen dira ehunka urteko epean, baina gero egonkortu egiten dira, eta milioika urteetan ez da batere aldaketarik gertatzen. Gould oso ezaguna egin zen, bai teoria horregatik bai argitaratu zituen lan zientifiko eztabaidagarriengatik, batez ere Natural History aldizkarian hilero idazten zuen This View of Life (Bizitzaren ikuspegi hau) zutabearengatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephen Jay Gould Baysiden jaio zen, New Yorkeko Queenseko auzo lasai batean. Bere aita, Leonard, takigrafo bezala lan egiten zuen epaitegietan eta bere ama artista zen. Gouldek, bost urte zeuzkanean, bere aitak eraman zuen Amerikako Historia Natural museora non ikusi zuen bere lehenengo Tyrannosaurus rex. Berak ez zekien horrelako espezieak egon zirela. Horregatik momentu horretan erabaki zuen paleontologo izango zela.

Hazi zen judu etxe batean baina berak ez zuen erlijiorik praktikatzen. Agnostikotzat zuen bere burua.

1960 hamarkada. Gouldek AEBko Eskubide zibilen aldeko mugimenduan parte hartu zuen. Sarritan parte hartu zuen justizia sozialaren aldeko kanpainetan. Berak antolatu zituen manifestazioak dantza-areto baten aurka, bertan ez zituztelako pertsona beltzak onartzen. Gouldek segitu zuen manifestazio hauek antolatzen, dantza-aretoan politika hori aldatu zuten arte. Bere idazlanetan salatu zituen bere garaiko gizarteko zapalketa batzuk, arrazismoa eta sexismoa.

Gould bi aldiz ezkondu zen. Bere lehengo ezkontza 1965ean izan zen Deborah Lee-rekin. Berarekin bi ume eduki zituen: Jesse eta Ethan. Bere bigarren ezkontza 1995ean izan zen, Rhonda Roland Sheare-rekin.

1982ko uztailean mesotelioma diagnostikatu zioten, sabeleko estaldurari eragiten dion oso minbizi larri bat. Bi urtez egon zen gaixotasunaren kontra borrokatzen eta ondoren Discover aldizkarian artikulu bat argitaratu zuen, non hitz egiten zuen bere gaixotasunari buruz. Artikulu horretan esaten zuen bizi-itxaropena 8 hilabeteetakoa zela baina estatistikak esaten dute % 50 pertsonak hiltzen direla 8 hilabeteak baino lehen. Beste erdiak luzeago bizi ahal zuen. Berari minbizia garaiz detektatu zioten eta horregatik tratamendu onak eman zizkioten eta ebakuntzek lagundu zioten. Gouldek sendatzea lortu zuen.

Marihuanaren erabilpen sendagarriaren aldeko defendatzailea ere izan zen zeren bere errekuperazioan droga hau erre egin zuen. Gouldek esan zuen marihuanak eragin positibo handia eduki zuela bere sendatze prozesuan .

Gould 2002ko maiatzaren 20an hil zen bere etxean.


Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stephen Jay Gould Aldatu lotura Wikidatan