Stephen Morris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stephen Morris
Stephen Morris performing with New Order, 2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Macclesfield1957ko urriaren  28a (61 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Gillian Gilbert Itzuli
Hezkuntza
Heziketa The King's School, Macclesfield Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak musikaria, bateria-jotzailea, disko-ekoizlea eta musikagilea
Genero artistikoa post-punka Itzuli
rock alternatiboa
new wave musika
rocka
Musika instrumentua bateria
Diskoetxea Factory Records Itzuli
IMDb nm0606956
neworder.cc/

Stephen Paul David Morris (Macclesfield, Cheshire (Ingalaterra), 1957ko urriaren 28a - ) musikaria eta Joy Division eta New Order bandetako bateria izan zen. Stylus aldizkariaren arabera, inoiz izan den 50 bateria hoberenen artean bosgarrena izango litzateke[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephen Morris Macclesfielden, Cheshiren (Ingalaterra) jaio zen 1957ko urriaren 28an.

The King's Schoolen ikasi zuen (Macclesfield), Joy Division bandako kide izango zen Ian Curtisek bezala eta talde horretako bateria egin zuten.

Joy Division[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ian Curtisen hilobia

1979ko abuztuaren 31n, 1.200 ikusle izan zituzten Electric Ballroomen, Londresen, bandak inoiz izan zuen audientzia handiena. Irailaren 15ean, BBCko Something Else telebista programan atera ziren eta Ian Curtisen mugimenduek ikuslegoa txunditu zuten. Abeslariak epilepsia zuen eta maiz jasaten zituen espasmoak edo konorte-galtzeak[2].

1980an, Closer izeneko diskoa grabatu zuten, bigarrena izango zena, eta Love Will Tear Us Apart siglea ere bai. Curtisen tratamentuak ez zuen asko laguntzen eta, bandaren agenda areagotzean, okerrera egin zuen haren osasunak, atakeak, eszenario gainean ere izaten zituelarik. The Stranglers bandaren telonero ziren batean, kontrola galdu eta bateria bota zuen. Handik 3 egunetara, bere buruaz beste egiten saiatu zen, fenobarbital sobredosiaz. Hurrengo gauean, ezin izan zuen Derby Halleko kontzertuan, Buryn, atera. Jendeak Curtis espero zuen eta, hura ez zenean atera, kaosa izan zen, kolpe, kristalak hegan eta abarren artean. Curtis atzean zegoen eta errua bere gain ikusi zuen.

Maiatzaren 2an, Joy Divisionek azken kontzertua eskaini zuen Birmingham. Ceremony jo zuten lehen aldiz eta ez zen bigarrenik izango. Handik 2 asteetara, AEBetako bira hasteko asmoz zeuden.

1980ko maiatzaren 18an, Curtis Stroszek filma ikusten aritu zen. Bukatutakoan, Iggy Popen The Idiot diskoa jarri zuen eta emazteari ohar bat idatzi zion. Etxeko sukaldean urkatu zuen bere burua, arropa zabaltzeko sokaz[3].

Morrisek horrela esplikatu du heriotzaren berri izan zuenean sentitu zuena:

« Zartako handia izango zen ziurrenik, baina ez da hori burura datorkidana; haserrea da, Curtis hain zoroa izateaz sentitu nuen haserrea... Gertatzen dena zera da: inork bere buruaz beste egiten duenean galdera asko uzten dizkiola erantzun gabe atzean uzten duen jendeari...[4] »

Heriotza honen ondoren, handik 2 hilabeteetara, Love Will Tear Us Apart Top 20 izan zen Erresuma Batuan eta, Closer Top 10.

New Order[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandaren amaiera zirudien, baina Sumner, Hook eta Morrisek New Order osatu zuten. Talde berriak Joy Divisionen bidea jarraitu zuen, baina erritmo ezberdinak jarraitu zituen eta esperimentazioan murgildu zen. Ezin Curtis ahaztu, baina beste talde bat zen.

Hasiera-hasieratik, Morrisek New Order bandako bokalista izateko aukera handiak zituen eta, hasierako, grabazioetan horrela ikus dezakegu.

Esan bezala, 1980an, New Order Joy Dvision bandaren jarraipena izan zen eta malenkoniaz beteriko doinu tristea izan zuen, baina garai hartan oso aurrerakoi izan ziren eta rock electronikoaren aitzindari bilakatu ziren.

« Hasieran, abeslaria aldatu besterik ez genuen egin eta ez zen aldaketarik izan ia -dio Bernardek-. Lehen diskoa entzuten baduzu, Movement (1981), Joy Division-doinua dago hor. Ezer berria egitea baino gehiago, Ianen dolua gainditzeko era bat izan zen. Aldaketa geroago etorri zen, bidaien ondorioz elektronika gehiago erabiltzen hasi ginenean. New Yorken ematen genuen denbora asko, diskotekatan ibiltzen ginen eta beste eragin batzuk jasan genituen...[5] »

2007an, Peter Hook baxuak New Order banandu egingo zela iragarri zuen eta orduz gero, erabat aparte egon dira kideak. Arrazoiak ez dira argi geratu. Horrela dio Stephenek:

« Familia-negozio bat ginen, baina ez ginen familia bat; hori zen arazoa. Denbora ematen duzu batera, estudioan, bidaietan...[5] »

8 urte geroago elkartu direla jakin da eta 2016an Bilbora etortzekoak dira. Music Complete lanean xehetasun guzti-guztiak zaindu dira. Taldeak esan duenaren arabera, disko horrekin dantzarako album bat egin nahi izan duten, Joy Division gogora ekartzen duten zenbait oihartzunekin[6].

Orain arte erabili gabeko sistema batekin osatu dituzte konposizioak, Morrisek azaldu duenez:

« Sintetizadoreekin probak egiten hasi nintzen, soinu elektronikoak eta erritmoak sortzen, eta gero etorri zen gainerakoa[7] »

Beste elkarlan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perkusioa bada berea, Morrisek teklatua ere egin izan du. Echo & the Bunnymen bandaren abesti pare batean bateria jo zuen, haiek eta New Order Liverpooleko Amazon Studios-en grabatzen ari zirenean, 1986an. Garai hartan, Echo and the Bunnymen bandak ez zuen bateria finkorik eta New Order Brotherhood grabatzen ari zen bitartean, Echo & the Bunnymen izen bereko bere bosgarren albuma egiten ari ziren.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an, Morris, Yorkshire Ripper deritzon ikerketan deitua izan zen. Joy Divisionen biraren egutegia Peter Sutcliffe hiltzaileak jarraitutako antzeko ibilbidean izan zen eta poliziarentzat susmagarria zen hori. Halifax, Huddersfield, Leeds eta Manchesterreko kontzertuen ondoren, bai Morris eta baita Peter Hook baxu-jotzailea ere, interrogatuak izan ziren[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]