Steve Jobs (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Steve Jobs (filma)
Steve Jobs 2015 film Logo.png
Jatorria
Argitaratze-data 2015
Jatorrizko izenburua Steve Jobs
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa Film biografikoa eta film dramatikoa
Iraupena 122 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Danny Boyle
Gidoigilea(k) Aaron Sorkin
Antzezlea(k)
Michael Fassbender (Steve Jobs)
Kate Winslet (Joanna Hoffman )
Seth Rogen (Steve Wozniak)
Jeff Daniels (John Sculley)
Katherine Waterston (Chrisann Brennan)
Michael Stuhlbarg (Andy Hertzfeld )
Perla Haney-Jardine (Lisa Brennan-Jobs)
Sarah Snook (Andrea Cunningham )
John Ortiz
Emmett Miller
Bob Dylan
Slim Khezri
John Lennon
Pablo Picasso
Steven Wiig






[[Kategoria:Perla Haney-Jardinek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sarah Snookek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Emmett Millerrek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Slim Khezrik Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Steven Wiigek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Mark Gordon
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Edizioa Jon Harris Itzuli
Elliot Graham
Ekoizpen-diseinatzailea Guy Hendrix Dyas Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Daniel Pemberton Itzuli
Argazki-zuzendaria Alwin H. Küchler
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Kalifornia
Argumentu nagusia Steve Jobs
Historia
Nominazioak Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
88. Oscar Sariak

Michael Fassbender

Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
88. Oscar Sariak

Kate Winslet
Kanpo loturak
www.stevejobsthefilm.com

Steve Jobs, Apple enpresa estatubatuarraren fundatzailearen bizitzaren inguruko film biografiko bat da. Michael Fassbenderrek egiten du protagonistaren papera, eta Kate Winslet, Seth Rogen, Katherine Waterston, Michael Stuhlbarg eta Jeff Danielsek bigarren mailako pertsonaiak haragitzen dituzte. Dany Boylek zuzendua, Scott Rudinek ekoiztua eta gidoia Aaron Sorkinek egina da, Walter Isaacsonek idatzitako biografian oinarrituta. 2015eko urriaren 9an estreinatu zen Ameriketako Estatu Batuetan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pelikula hiru ataletan banatuta dago. Lehenak Jobs eta bere laguntzailea zen Joanna Hoffmanen arteko tirabirak erakusten ditu, 1984ko Macintosh aren irteeraren aurretik, ez baitzuten lortzen ordenagailua pizterako ahotsak “Kaixo” esatea. Honen aurrean Jobsek enpresako ingeniaria zen Andy Hertzfeld aurkezpenean jendaurrean umiliatzeaz mehatxatzen du konpontzea lortzen ez badu. Hertzfeldek Macintosh 512K prototipoaz baliatuz demoan itxurak egitea proposatzen du. Bitartean Jobs haserre dago Time aldizkariko artikulu batengatik. Artikulu horretan Chrisann Brennan bere neskalagun oiharekin duen eztabaida bat argitaratzen da: Jobsek ukatu egiten du Brennanen bost urteko Lisa alabaren aita denik. Brennan Jobsekin haserretzen da, aberatsa den arren ez dielako laguntza ekonomikorik eman nahi bera eta alabari. Jobsek diru gehiago emateaz gain etxe bat ere eskaintzen dio, baina Lisa bere alaba dela ukatzen jarraitzen du.


Steve Woz Wozniakek gauzak ondo egiteko eskatzen dio Jobsi, Apple II-ko lantaldeari aurkezpenean errekonozimendu minimo bat eskainiz, baina honek ezezkoa ematen dio. Enpresaburuak Appleko politikaz eztabaidatzen du John Sculley zuzendari exekutiboarekin, hauek Jobsen jarrera etsipen gaitasun ezaren ondorioa dela diotelarik.

Macintosh berriak, ordea, ez du lortzen lortu beharrekoa eta konpainiatik botatzen dute Jobs, honek “NeXT” fundatzen duelarik.

Pelikularen bigarren atala lehen NeXT ordenagailuaren aurkezpenarekin hasten da, War Memorial Opera Housen, 1988an. Jada Jobsek Lisarekin duen harremana hobea da, eta berarekin denbora pasatzen du eta, honela konturatzen da bere amak ematen dion bizitza ez dela zuzena. Lisa dirua lortzeko erabili izana leporatzen dio Brennani.

Wozniakek Macintosharekin gertatutakoa errepikatzeko arriskuaz ohartarazten dio, baina honek ez du hori ikusi nahi eta aurre egin eta eztabaidatzen hasten dira. Jobsek bere egoera orkestra bateko zuzendariarekin alderatzen du, baina Wozniakek ez dio hau onartzen. Sculley sartzen da gelan eta trapu zaharrak ateratzen dira, Jobs eta Hoffman NeXT enpresaren norabidearen inguruan eztabaidatzen hasiz. Hoffman Jobsek NeXTen diseinua Apple erakartzeko asmoz egin duela ohartzen da, hauei empresa saldu eta berriz honen zuzendaritza lortzeko xedez. Applen jaitsierak jarraitzen duela erakusten da. Sculley ere kanporatua da, honek NeXT erosten duelarik Steve Jobs zuzendari exekutibo izendatuz.

Hirugarren atalean Jobs 1998ko iMac aren premiere-a prestatzen ikusten da, Davies Symphony Hall-ean. Lisarekin eztabaida bat dauka Brennanek beraientzat erositako etxea saldu izanagatik. Hoffmanek Lisaren unibertsitateko matrikula ezeztatzeaz mehatxatu izana leporatzen dio Jobseri, azkenean Hoffmanek berak ordainduz. Lisarekin bakeak egiteko eskatzen dio.

Sculleyekin bakeak egiten ditu, eta iraganeko akatsengatik Lisari barkamena eskatzen dio bere errua onartuz. Pelikula Lisaren begiradatik bukatzen da, bere aita eszenatokira igotzen ikusten.

Universaleko prensa oharraren arabera, pelikula hau “gizon distiratsu baten erretratu intimo bat da, hiru produkturen aurkezpena aitzakiatzat hartuta”.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]