Steve Reich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Steve Reich
Steve Reich2.jpg
(2006)
Bizitza
Izen osoaStephen Michael Reich
JaiotzaNew York1936ko urriaren 3a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Beryl Korot (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMills College (en) Itzuli
Juilliard School (en) Itzuli
Cornell Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Darius Milhaud
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikaria eta videographer (en) Itzuli
Lan nabarmenakQ2322831 Itzuli
Daniel Variations (en) Itzuli
Eight Lines (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Steve Reich and Musicians
Genero artistikoaMinimalismoa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli
ECM Records (en) Itzuli

stevereich.com
IMDB: nm0716962 Allmovie: p385637
MySpace: stevereichmusic Spotify: 1aVONoJ0EM97BB26etc1vo Last fm: Steve+Reich Musicbrainz: a3031680-c359-458f-a641-70ccbaec6a74 Discogs: 22946 Allmusic: mn0000037658 Edit the value on Wikidata

Stephen Michael "Steve" Reich (New York, AEB, 1936ko urriaren 3a) estatubatuar musikagile eta interpretea da. Minimalismoaren ordezkari nagusietako bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cornell, Julliard eta Miss College eskoletan egin zituen ikasketak. Bere lehenengo obrak It's gonna rain (1965) eta Come out (1966) behin eta berriz errepikatzen eta bilbatzen diren berbaldi-zatiak dira, eta erritmoa eta erritmo-balioetan oinarritutako kontrapuntua dute ezaugarri nagusia. Musika-mota hori, minimalista deitua, New Yorken sortu zen, 1960ko hamarraldian, Terry Rileyren eskutik bereziki.

Hamarraldiaren bukaeran Reichek teknika berezi bat asmatu zuen, aldikako teknika: musika-tresnek esaldi bera jotzen dute, baina lastertasun desberdinean. Reichek prozedura hori erabili zuen Piano phase (1967) obran, eta garai hartako bere obrarik aipagarrienean: Drumming (1971), bongo, marinba eta zelestarako. 1970eko hamarraldian lastertasun berean interpretatutako erritmo-esaldiak erabiltzen hasi zen, baina kanonen modura, material soiletan oinarrituta egitura konplexuak lortzeko: Music for 18 Musicians (1976); Vermont Counterpoint (1982, 11 flautarako; horietatik 10 aldez aurretik grabatuak); The Desert Music (1984, orkestra eta abesbatzarako).

1970ko hamarkadan Euskal Herrian izan zen, eta txalaparta ezagutu zuen. Txalapartarekin liluratuta, bere obra batzuek teknika imitatzen dute[1].

Beste lan aipagarri batzuk: Tehillim (1981) hebreerazko lau salmo, erritmo bizikoak, akorde luzeekin, eta juduen folk-musikan inspiratutako melodiekin; Different trains (1988, zinta eta hari kuartetorako); The Cave (1993).

2006. urtean Praemium Imperialearekin saritu zuten, eta 2007. urtean Polar Music Sariarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hurtado Mendieta, Enrike. (2016-02-25). «Txalaparta y vanguardia, ruido y música» AUSART 3 (2): 58–68. doi:10.1387/ausart.15934. ISSN 2340-9134. (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]