Stevinus (kraterra)
| Stevinus (kraterra) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | Talka kraterra |
| Diametroa | 71,5 km |
| Eponimoa | Simon Stevin |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 32°29′S 54°08′E / 32.49°S 54.14°E |
| Kokapena | LQ27 (en) |
Stevinus Ilargiaren hego-ekialdean dagoen ilargi-talka kraterra da. Hego-ekialdean Furnerius krater handia du. Ipar-ekialdean Snellius eta Vallis Snellius krater harana ditu. Mendebal/ipar-mendebaldean Reichenbach du. Stevinusen ipar-mendebaldean Stevinus A krater txikia dago, marka erradialeko sistema txiki bat duena eta albedo altu bat erakusten duena.[1]
Stevinusek barne horma altu bat du, eta erdiko tontorra, barneko zoruaren erdialdean. Barneko hormak erorita daude, eta, beraz, alboak beherantz egiten du bat-batean, gero mailaz maila. Gailur txiki batzuk ditu azalean, nagusiaz gain.[2] Tontor honen espektroak olibino duen norita-gabro bati egokitzen zaizkio, 7,4 eta 11,6 kilometroko sakoneran sortua. Bere marka erradialeko sistema dela eta, Stevinus Kopernikar arokotzat dute Ilargiaren denbora lerro geologikoan.[3]
Bere izena Simon Stevinen omenez jaso zuen, XVI. mendeko matematikari eta ingeniari belgikarra.[1]
Satelite-kraterrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konbentzioz, ezaugarri hauek ilargiko mapetan identifikatzen dira, letra Stevinustik hurbilen dagoen kraterraren erdiko puntuaren aldean jarriz.[4]
| Stevinus[5] | Latitudea | Longitudea | Diametroa |
|---|---|---|---|
| A | 31.8° S | 51.6° E | 8 km |
| B | 31.1° S | 52.6° E | 20 km |
| C | 33.4° S | 52.8° E | 19 km |
| D | 34.8° S | 50.9° E | 22 km |
| E | 35.3° S | 52.5° E | 16 km |
| F | 30.6° S | 52.7° E | 10 km |
| G | 33.7° S | 50.4° E | 13 km |
| H | 33.2° S | 50.6° E | 15 km |
| J | 36.1° S | 52.4° E | 13 km |
| K | 34.3° S | 55.4° E | 8 km |
| L | 33.8° S | 56.1° E | 14 km |
| R | 31.6° S | 50.9° E | 26 km |
| S | 30.7° S | 51.2° E | 7 km |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Autostar Suite Astronomer Edition. CD-ROM. Meade, April 2006.
- ↑ Rükl, Antonín. (1990). Atlas of the Moon. Kalmbach Books ISBN 978-0-913135-17-4..
- ↑ Wilhelms, Don E.; McCauley, John F.; Trask, Newell J.. (1987). The geologic history of the Moon. in: USGS Professional Paper 1348. Washington: U.S. Government Printing Office doi:..
- ↑ Grego, P.. (2015). Hargitai, H.; Kereszturi, Á. eds. Encyclopedia of Planetary Landforms. New York: Springer doi:..
- ↑ Bussey, B.; Spudis, P.. (2004). The Clementine Atlas of the Moon. New York: Cambridge University Press, 309 or. ISBN 978-0-521-81528-4..