Stirlingeko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stirlingeko gaztelua
Stirling Castle
Stirling Castle Aerial Photo.jpg
Stirlingeko gazteluaren ikuspegia hego-mendabaldetikCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak56°7′26″N 3°56′53″W
Historia eta erabilera
Siege of Stirling Castle (1304)
JabeaHistoric Scotland
Arkitektura
Ondarea
SM90291

Stirlingeko gaztelua (ingelesez: Stirling Castle, Eskoziako gaeleraz: Caisteal Sruighlea) Eskoziako Stirling udalerrian kokatzen den Erdi Aroko gaztelu bat da. A mailako eraikina izendaturik dago.

"Gazteluaren muinoan" (the castle hill) eraikia izan zen, jatorri bolkanikozko gailurra, eta bere hiru ertzeetan zehar pikotxaz landutako amildegiz inguratuta dago. Stirlingeko gaztelua monumentu nazionaltzat sailkatuta dago, eta haren kudeaketa Historic Scotland erakunde espezializatuari dagokio.

Gazteluak Britainiar Gudarosteko Argyll eta Sutherlandeko Highlander Errejimenduaren koartel nagusia eta museoa ditu, nahiz eta errejimendu honek jadanik leku honetan egoitzik ez izan.

Historia

XII. mendean, Eskoziako Independentzia Gerratan, gazteluak Eduardo I.a Ingalaterrakoaren gudarosteen setioa jasan zuen. Historialarien esanetan, setio hori gertatzen ari zelarik lehendabiziko aldiz erabili zen Warwolf izenekoa, inoiz eraiki den gailu harri-jaurtitzaile (fundibuloa) handiena. Ondorioak erabat suntsitzaileak izan ziren.

Gazteluaren eraikin nagusi gehienak XV eta XVI. mendekoak dira, nahiz eta zenbait eraikin antzinagokoak ere badiren, zehazki XIV. mendekoak. Beren aldetik, hirira begira dauden gazteluko kanpo defentsak XVIII. mendekoak dira.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stirlingeko gaztelua