Stockholmeko Errege Jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Stockholmeko Errege Jauregia
Stockholms slott
Kungliga slottet helikopter 2.JPG
Errege Jauregia eta patioa.
Stockholmeko Errege Jauregia hemen kokatua: Stockholmgo udalerria
Stockholmeko Errege Jauregia
Stockholmeko Errege Jauregia
Stockholmeko Errege Jauregia (Stockholmgo udalerria)
Kokapena
Herrialdea  Suedia
Herria Stockholm
Koordenatuak 59° 19′ 36″ N, 18° 04′ 18″ E / 59.326666666667°N,18.071666666667°E / 59.326666666667; 18.071666666667Koordenatuak: 59° 19′ 36″ N, 18° 04′ 18″ E / 59.326666666667°N,18.071666666667°E / 59.326666666667; 18.071666666667
Arkitektura
Garaia 1760
Webgunea
www.kungahuset.se

Stockholmeko Errege Jauregia (suedieraz: Stockholms slott edo Kungliga slottet) Suediako monarkiaren egoitza nagusia da. Stockholm hiriburuan dago, Gamla Stan alde zaharrean.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stadsholmen uharteko ipar-ekialdeko muturra hartzen du. Inguruan San Nikolas katedrala, Suediako Legebiltzarraren jauregia, Suediako Museo Nazionala eta Stortorget enparantza dauzka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendetik aurrera bertan egon izan da Suediako monarkiaren egoitza. Tre Kronor gaztelua izan zen bertan baina 1697ko maiatzaren 7an suak erre zuen eta berria egiten hasi ziren Nicodemus Tessin (gaztea) arkitektoaren diseinua jarraituz. Iparraldeko Gerra Handiak lanak geldiarazi zituen 1709an eta 1727 arte ez ziren berriz hasi. Carl Hårleman arkitektoak bukatu zuen jauregia 1760 urtean eta barneko Rococó diseinua ere berak egin zuen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege Jauregia adreiluz eta hareharriz eraikia dago, teilatuak kobrezko estalkia du. Lau solairu ditu eta hauetan 1.430 gela daude. Luzeran 230 metro dauzka eta zabaleran 125 metro.

Bi patio handi dauzka. Barneko patioa errektangularra da, 89x77 metrotako neurriak ditu. Kanpoko patioak bi eraikin kurbatu ditu, bata errege guardiak erabiltzen du eta bigarrenean turistentzako dendak daude.

Jauregiak errege familiaren gelak ditu, errege kapera, Suediako altxorra, Suediako epaitegia eta 1878 artean Suediako liburutegia ere izan zuen. Museo batzuk ere badaude, Livrustkammaren, Gustav III.aren aintzinako objeuten museoa, Altxor Nazionala eta Tre Kronor museoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo Nazionala eta Legebiltzarra ezkerrean eta Errege Jauregia eskuman.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stockholmeko Errege Jauregia Aldatu lotura Wikidatan