Stockholms Banco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stockholms Banco
Datuak
MotaBankua eta negozioa
HerrialdeaSuedia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1656ko azaroaren 30a
Sortzailea
Desagerpena1667

Stockholms Banco, 1657an Johan Palmstruchek Stockholmen sortua, billeteak jaulki zituen lehen banku europarra izan zen.

1661ean hasi zen billeteak zirkulazioan jartzen, urrea edo beste metal preziatu bat erakundean gordetzen zuenarentzat «ordainagiri» gisa entregatzean.[1] Finantza-arazoak izan ondoren, 1667an likidatu zuten.

Stockholms Banco banku pribatua zen arren, harreman berezia zuen Suediako koroarekin, eta Karlos X. erregeak Palmstruch aukeratu zuen bere zuzendaria izan zedin, eta Estatuko arauen arabera jarduteko baimena eman zion. Erakunde hori Suediako Bankuaren aitzindaria izan zen, munduko banku zentralik zaharrena baita. 1668an sortu zen Riksens Ständers Bank gisa, eta 1866an Sveriges Riksbank izena aldatu zion.

Stockholms Bancok berritasun bat ekarri zuen bankuen historian, eskudirutan zituen erreserbak baino kopuru handiagoetako maileguak ematen zituelako, eta hori ohikoa da erreserba zatikatuen egungo bankuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]