Strangford aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Strangford aintzira
Strangford Lough (en), Loch Cuan (ga), Strangfurd Loch (sco)
Strangford Lough - geograph.org.uk - 243182.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 54° 28′ 59″ N, 5° 34′ 59″ W / 54.483°N,5.583°W / 54.483; -5.583Koordenatuak: 54° 28′ 59″ N, 5° 34′ 59″ W / 54.483°N,5.583°W / 54.483; -5.583
Herrialdea Erresuma Batua
Hidrografia
Ur-emaileak
Mendizaletasuna

Strangford aintzira (ingelesez Strangford Lough, irlanderaz Loch Cuan eta Ulsterko eskozieraz Strangfurd Loch) Ipar Irlandako ekialdean dagoen aintzira bat da, Ards penintsulak inguratzen duena. Downeko konderriari dagokio.

Ohiko turismolekua da. Herrixka tradizionalak ditu inguruan eta arrantza leku aproposa da. Honetaz gain itsas kirolak egiten dira (bela, kayak...) eta hegaztiak behatzeko toki aproposa ere bada.

Aintzirak Irlandako itsasoarekin bat egiten duen puntuan, SeaGen estazioa dago. Itsasaldien korronteen indarra aprobetxatuz argi-indarra komertziatzen duen lehengo estazioa da. Toki horretan bertan ertz bakoitzean dauden Portaferry eta Strangford arteko ferry zerbitzua dago, gutxienez duela lau mendetatik hona mantendu dena.

Aintziraren iparraldean dago inguruko herririk handiena den Newtownards.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Strangford aintzira Aldatu lotura Wikidatan