Strap-on

Wikipedia, Entziklopedia askea
Strap-on dildo bat, arraultz-bibratzaile batekin barrualdan

Strap-on bat sexu-ekintza batean arnes batekin janzteko diseinatuta dagoen dildo bat da. Arnesak eta dildoak mota oso anitzetakoak izan daitezke, arnesa bera eramateko moduetan zein dildoa lotuta joateko moduetan. Dildoak ere eramalearen plazerra gehitzeko sistemak izan ditzake, eta sarketa jasoko duenaren kitzikadura aldatzeko.

Strap-on bat sexu-ekintza mota askotan erabili daiteke, alu-sarketa, aho-sexua, uzki-sexuan edo bakarka zein elkarrekiko masturbazioan. Sarketa emango bada lubrikantea erabiltzea gomendagarria da. Strap-on dildoak erabilgarriak dira edozein genero eta sexu-joera duten pertsonen aldetik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]